Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akutu 1 iz eritasunez eta kidekoez mintzatuz, bat-batean eta indarrez gertatzen dena eta oso luze irauten ez duena.

Gaixotasun akutu horrek konbultsioak eragin zizkion; itsu bihurtu zen ia; perlesiak zangoak hartu, arnasa ia gelditu, eta koman sartu zen hamar egunen buruan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Ez zen harritzeko ere, hainbestean, begien ahalegin edo erabilera jarraituaren ondorioz begi-neke akutuko aldiak izatea Virgilek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

2 soinuez mintzatuz, uhin maiztasun altukoa.

Ondoren, sakelan daukan plastikozko trunpet ttipi bat ezpaineraturik, uzker gisako soinu akutuak ateraiaz airoski da lekutzen kontsultatik pazient bipila.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 55. orr.

3 arnas sindrome akutu larri (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Arnas sindrome akutu larria (ASAL euskaraz, "SARS" ingelesez) koronabirus batek sortutako arnas-aparatuko gaixotasun larria da, 2002an Txinan agertu zena. ETC-entziklopedia   Arnas sindrome akutu larria, Wikipedia

ASAL (Arnas Sindrome Akutu Larria) delako asiar pneumoniak bazterrak asaldatu ditu mundu guztian barrena. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 136 zbk., 2003 - maiatza-ekaina

4 irradiazio akutuaren sindrome (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Irradiazio akutuaren sindromea, antzina izpien gaixotasuna, gorputz atal baten ehun biologikoak erradiazio ionizatzaile dosi indartsu baten eraginpean egotearen ondorioz agertutako eta oso hilgarriak diren sintoma multzo bat da. ETC-entziklopedia   Irradiazio akutuaren sindrome, Wikipedia

5 miokardio infartu akutu (corpusean ez dago; ETCn 63 agerraldi)

55 urterekin hil zen, miokardio infartu akutu batek jota. ETC-entziklopedia   Anthony de Mello, Wikipedia

EKG-ak gaixotasun koronarioak eragindako arazo kardiakoen seinaleak adieraz ditzake eta baita pazienteak inoiz Miokardio infartu akutu edo miokardio infartu bat izan duen edo momentu horretan izaten ari den. ETC-entziklopedia   Arteriosklerosi, Wikipedia

Miokardio infartu akutuak jota hil zen. ETC-entziklopedia   Bertolt Brecht, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus