Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Akustikaren eremua berez zabalagoa da, gizakiok entzun dezakegun oro hartzen baitu bere baitan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.
Katedraleko akustikak hankaz gora jartzen du musikariak ahalegin eta kemen handiz sortutako lanaren erabatekotasuna. Berria - Kultura 2004-07-31
-Haitzuloetan sarrarazten zituen Dionisiok presoak, latomiak haitzuloz josita baitzeuden. -Haien aurrean zegoenak akustika ezin bikainagoa zuen; zaratarik txikiena anplifikatzen zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.
Hala, bere gurpil-aulki eta guzti kontzertura eraman genuen Greg, eta leku berezi bat gordearazi zuen berarentzat soinu-kontrolaren ondoan, akustika hoberena zen aldean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 85. orr.
Orain arte, material merkeak eta iraunkorrak erabili ditugu, eta gure ikasgela gehienetako akustika ikaragarri txarra da. Berria - Euskal Herria 2004-06-29
Jatetxe lasai eta intimo bat, eta akustika eramangarriaren dohain erantsiarekin bedeinkatua, zeinari esker, xuxurlaz ari zinela ere, entzun egiten baitzizun solaskideak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.
Harritzekoa duk hor jartzea, akustika txarra zagok leku horretan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 171. orr.
Akustika penagarria dik lekuak, bota du bigarren aldiz, intrigatuta. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 171. orr.
Gainera, toki ona da akustika aldetik. Baluartek ez ezik, Donostiako eta Bilboko auditorioek ere Herbert Von Karajanen exijentzia guztiak aseko lituzkete, akustika bikaintasunetik gertu baitute hiruek. Herria 2005-02-03
Akustika-arazoetan interesaturiko ingeniari elektroniko batek lehen-lehenik mikrofono bat jarriko luke aztertu nahi dituen soinuak jasotzeko eta soinuok bulkada elektriko bihurtzeko, bulkada elektrikoak praktikoagoak baitira grabatzeko eta gero aztertzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.
Azpiegitura handi horiek errepideetako garraio motorduna eta auto pribatuen gehiegizko erabilera bultzatuko lituzkete, ondorioz atmosfera zein akustika arloko kutsadura, berriztagarriak ez diren energia zein lehengaien kontsumoa eta trafiko istripuen, hipoteka urbanistikoen, paisaiarekiko erasoak eta hiri zein nekazaritza lurren okupazioa areagotuta. Berria - Mundua 2006-03-18
Akustika arkitektonikoa akustikaren adar bat da, arkitektura munduari dagokiona, eta edozein motatako eraikinen akustika era kontrolatu batean menderatzea du helburu, bai etxebizitzetan isolamendu akustiko egokia lortzeko bai lokalen egokitzapen akustikoa hobetzeko. ETC-entziklopedia Akustika arkitektoniko, Wikipedia