Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akusatu, akusa(tu), akusatzen (ETCn 11.460 agerraldi; cf salatu 117.050 agerraldi) 1 du ad salatu, (norbait) erruduntzat hartzen dela adierazi.

Bai, akusa nazazu!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 44. orr.

Hala, beraz, beste hamaika kargu gehiagoz akusa zintzakegu berdin; baina bi aski izango zaizkigu -esan zuen Nikolas Trot-ek-, zeren Jainkoaren legearen aurka baitoaz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 157. orr.

Neure ahalke ttipiari nagusitu nintzaion; eta egin ez nuen oker batez hanturik, emakumeek egiten duten guztia egin izanaz akusatu nuen neure burua.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 252. orr.

Torturaz akusaturiko 14 mossoak errugabe jo ditu Gironako auzitegiak.  Berria - Mundua   2004-05-21

Hilketaz akusaturik, ihes egin behar izan zuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.

1898an, bankuko lana utzia zuela, dirua desbideratzeaz akusatu zuten.  Berria - Kultura   2006-02-21

1998an magrebtar bat torturatzeaz akusaturiko polizien epaiketa hasi da.  Berria - Mundua   2004-05-04

Duela bost egun, bestalde, hilda agertu zen Kroaziako gerra krimenez akusatutako Milan Babic.  Berria - Harian   2006-03-12

Adingabe bat bortxatzeaz akusatutako gizon bat, errugabe.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Sei pertsona hiltzen saiatzeaz akusatutako gizonak dio Jainkoaren aginduz egin zuela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Epaimahai horren gehiegikerietako bat zera da, delitu berberaz akusatutako bi pertsonetatik, ukatzen duenari heriotza-zigorra ematen zaiola, eta aitortzen duenak saihestu egiten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 164. orr.

Giza eskubideen urraketa larriaz akusatu dute Errusiako Armada.  Berria - Mundua   2004-08-10

Zeren akusatua bainengoen, baina ez nekien nork akusatu ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 424. orr.

Laster zakurren ihausiek akusatu zaituztete.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 33. orr.

Haiek guztiek osaba akusatzen eta kondenatzen zuten, eta nik akusatzen eta kondenatzen nituen haiek guztiak, eta akusatu eta kondenatu ez ezik, behin eta berriz maradikatu ere nituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 434. orr.

"Informazio faltsutu batzuetan oinarrituta, bidegabeki akusatu naute", nabarmendu zuen Villepinek.  Berria - Harian   2006-05-03

Bi urte geroago, Gipuzkoako industri herri batean haur sendagile bezala ari zela, arduragabekeria kriminalaz akusatua izan eta lanpostua galdu zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

2 (era burutua izen gisa) delitu edo huts bat egozten zaion pertsona.

Akusatua hobenduna dela deritzogu.  Berria - Kultura   2004-03-30

Akusatua heriotza zigorrera kondenatu zuten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 181. orr.

Nola izan zitekeen zuzenbidezko epaiketa akusatua bertan izan gabe eta bere kontrako froga nagusiak damutuen salaketetan oinarrituta egonda?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.

Ezin da epaile bihurtu norbaitek gizarte-ituna hausten duenean, orduan nazioa bi partetan banatuko litzatekeelako, bata soberanoak ordezkatua, ituna hautsi dela baieztatzen duena, eta bestea akusatuak, ukatzen duena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.

Ustez ARB Bretainiako Armada Iraultzailearekin eta honek eginiko erasoekin lotura duten 11 militante bretoiren kontrako epaiketaren hirugarren astea hastearekin, atzo Gael Roblin akusatuak onartu zuen ARBrekin "harremanetan" izan zela.  Berria - Mundua   2004-03-16

Akusatuek ukatu egin dituzte bahiketa, legez kanpoko sarrera eta tortura karguak.  Berria - Mundua   2004-09-16

Badakizu, halaber, ezen salaketa haiek isilpean eta ezkutuan egiten zirela: hain isilpean eta hain ezkutuan, non akusatuak ez baitzuen salatzailearen eta lekukoen berri jakiten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 137. orr.

Jendeak pentsatzen bide duelako justiziaren ideiari indarraren eta jauntxokeriaren ideia nagusitu zaiola oraingo sistema kriminalean; akusatuak eta konbiktuak nahasi botatzen direlako kobazulo berera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.

Exekuzioak justifikatu dituzte bi akusatuk.  Berria - Mundua   2006-03-14

Hortaz, gehiengoaren iritziaren alde egin beharra zegoen; eta hainbana bazeuden, akusatuaren alde egiten zen delitu-kasuetan; zor-kasuetan, zordunaren alde; oinordekotza-kasuetan, auziperatuaren alde.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 224. orr.

Delitu txikietan, akusatuaren errugabetasun-probabilitatea gutxitu egiten denez, luzatu egin behar da ikerketa-denbora.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

Horrela jokatzen al duzu bekatari gizajo bat akusatuen jarlekuan duzunean?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 201. orr.

Akusatuen eserlekuan egongo da berriro Emilio Ibarra BBVAko presidente ohia aurki.  Berria - Ekonomia   2006-02-08

Akusatuen aulkian zeuden Pedro bera, Royo, Nabo eta beste hainbat gazte, bere patua erabakiko zuten epaileen zain.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 109. orr.

Akusatuen arteko diferentzia guztiak desagertzen dira azterketan erabili nahi den bitartekoagatik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 57. orr.

Fiskalak bi akusatuen absoluzioa eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Akusatuon artean Brahim Dahane dago, giza eskubideen aldeko erakundeko burua.  Berria - Mundua   2006-04-06

Giza akatsa eta jokabide ezegokia egotzi zaie akusatuei; haiek salaketak ukatu dituzte.  Berria - Mundua   2004-03-09

Gogoratu besterik ez zeukan, esaterako, urtebete lehenago, Burgosko epaiketa zela eta, nolako manifestaldiak antolatu ziren herrian, non hildako bat suertatu baitzen, eta balaz zaurituak ere bai, ETAko akusatuei bizia salbatzearren.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 118. orr.

Kristalezko kaiola hutsik dago gaur, hiru akusatu presoak gainerako epaituen artean eseri baitituzte.  Berria - Harian   2005-11-22

Nahi duzue akusatu errugabeak ihesari ez ematea?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gure garai hauetan akusatua gizakia izan ohi da, edo sozialista, baina Erdi Aroan animalia, arrain, narrasti eta intsektuak auzipetzen ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

Burumakur, epaia jasotzen ari den akusatu baten gisa entzun nituen Umbertoren desenkusa eta argibideak: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 288. orr.

Ez nauk, izan ere, egon hire zain anaia bere anaia desleialaren zain egoten den bezala, edo adiskidea bere adiskide ihesi joanaren zain egoten den bezala, ez; epailea eta biktima batera dena akusatuaren zain egoten den bezala egon nauk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 219. orr.

Musharraf hiltzeaz akusatuari heriotza zigorra ezarri diote.  Berria - Mundua   2004-12-26

Akusatu bakarrak izanez, jasan duguna bakarrik jasan dugu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 159. orr.

· Gregorio Tourskoaren obran ikusten denez, odol hotzean hiltzen zuten, eta akusatutakoei entzun gabe, heriotzara bidaltzen zituzten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agintzeaz akusatuta (3); akusatu bakoitzak (3); akusatu bakoitzarentzat (3); akusatu batek (3); akusatu baten (4); akusatu dituzte (6); akusatu du (4); akusatu dute (10); akusatu duten (3); akusatu errugabea (4); akusatu eta (11); akusatu guztiak (3); akusatu zituen (14); akusatu zituen atzo (4); akusatu zituzten (3); akusatu zuen (22); akusatu zuen atzo (4); akusatu zuten (10); akusatua bera (3); akusatua bertan (3); akusatua eta (4); akusatua izan (4); akusatua zen (3); akusatuak berak (5); akusatuak bere (4); akusatuak eta (4); akusatuak ez (8); akusatuak ihes (3); akusatuaren abizena (3); akusatuek euskaraz (3); akusatuek ez (5); akusatuen abokatuek (3); akusatuen absoluzioa (3); akusatuen absoluzioa eskatu (3); akusatuen artean (10); akusatuen aulkian (22); akusatuen aulkian eseri (4); akusatuen aulkian eserita (3); akusatuen aurkako (4); akusatuen defentsak (3); akusatuen defentsek (3); akusatuen esanetan (3); akusatuen eta (5); akusatuen galdeketak (3); akusatuen gurasoen (3); akusatuen jarlekuan (3); akusatuetako bat (3); akusatuetako bi (4); akusaturekin batera (3); akusatuta dago (7); akusatuta dagoen (7); akusatuta daude (4); akusatuta dauden (9); akusatuta dauden hiru (3); akusatuta zegoen (3); akusatuta zeuden (3); akusatutako bi (4); akusatutako bost (5); akusatutako hiru (4); akusatzen dute (8); akusatzen duten (3); akusatzen eta (3); akusatzen eta kondenatzen (3); antolatzeaz akusatuta (3); bat hiltzeaz akusatu (3); beste akusatu (3); bi akusatuei (5); bi akusatuek (5); bi akusatuen (7); bidegabeki akusatu (3); bost akusatuek (3); burua akusatzen (3); du akusatuak (4); du akusatuarentzat (3); egiteaz akusatu (12); egiteaz akusatu zuen (6); egiteaz akusatuta (11); emateaz akusatuta (6); ere akusatuen (4); eta akusatu (4); eta akusatuak (8); eta akusatuen (4); eta zortzi akusatuen (3); fiskalak akusatua (3); gabe akusatu (4); gerra krimenez akusatutako (4); hartzeaz akusatuta (3); hilketaz akusatutako (4); hiltzeaz akusatu (4); hiltzeaz akusatuta (12); hiltzeaz akusatutako (11); hiru akusatuak (6); hiru akusatuek (6); inor akusatu (4); izanaz akusatu (3); izanaz akusatutako (5); izateaz akusatu (4); izateaz akusatua (3); izateaz akusaturik (3); izateaz akusatuta (16); izateaz akusatutako (5); kide izateaz akusatuta (3); krimenez akusatu (3); krimenez akusatu zuen (3); krimenez akusatutako (4); parte hartzeaz akusatuta (3); prefeta hiltzeaz akusatuta (3); prefeta hiltzeaz akusatutako (3); sei akusatuak (4); terrorismoaz akusatuta (4); torturatzeaz akusatuta (3); torturatzeaz akusatutako (4); txarrak emateaz akusatuta (3); ustelkeriaz akusatuta (4); ziren sei akusatuak (4); zortzi akusatuen (5); zuen akusatuak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus