Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Latinak eta beste hizkuntza batzuek, aldiz, akusatiboa [...] erabiliz eratzen dute objektu zuzena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.
Gero hasten ginen deklinazioen eskailera zailetan gora, nominatiboa qui genitiboa cuius, datiboa cui, akusatiboa quem, [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 238. orr.
-Barkatu, don Frantzisko, baina, Angelum erran duzu, eta Angelus beharko luke, zeren gaur ikasiaren arabera, nominatiboa beharko luke hor, ene ustez, ez akusatiboa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 38. orr.
Argi dago perpaus pasiboei boz aktiboko perpausak dagozkiela sistematikoki, ezaugarri erabat espezifikoak dituztenak, hala nola aditza iragankor akusatiboa izatea eta beste. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 17. orr.
Indoeuropeoz, singularreko akusatibo guztiek bukaerako -m bakarra agertzea zuten ezaugarri. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 193. orr.
Pluraleko akusatiboaren kasuan ere, oso antzekoa da gertatutakoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 193. orr.