Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Motibazioa areagotzeko terapiak dira, hala nola akupuntura, hipnosia eta talde saioak. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Zenbait mediku Alemaniakoak, esaterako dietak, fisioterapia, sendabelarrak edo akupuntura aholkatzen hasi dira. Berria - Gaiak 2004-03-18
Akupunturak erlaxatu egiten du eta erretzeko gogoa kendu. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Badirudi akupunturaren eta txinatar medikuntzaren zale egin direla zuriak, Nixon Txinan izan zenez geroztik. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 65. orr.
Orratzen bidez akupuntura puntuak ziztatzea da terapia horren muina. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Milaka orratzek haginka egingo lidakete bihotz aldean, akupuntura sesio definitiboan legez. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 178. orr.
Akupuntura arrastoak ere puntu more bihurtuak ziren. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 111. orr.