Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
akula iz ahoa orratzaren itxurakoa duen arrain luzea eta mehea, hezurdura berdaxka duena (Belone belone).
Gregoriok ere sarritan izaten hau akorduan eta esan behar diagu egunetik egunera hobeto kuzinatzen dabilela, arrantzuan lantzean behin joaten gaituk eta Papak lehengo batean 500 liberako akula harrapatu zian. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 242. orr.
Fragata bat, eta marinelak jartzietan belak biltzen, eta baupres luze bat, akula erraldoiaren ziria airean bide egiten, hegan hasi behar duen hegazti zuriaren moko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.