Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akuilatzaile (orobat akulatzaile eta akulatzale) iz/izond akuilatzen, zerbait egitera bultzatzen duena.

Pirandelloren adiskide eta akuilatzaile izan zen; hark bultzatu zuen Pirandello, ordu arte gehienbat olerkiari emana, narraziogintzan sartzera.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Horrelako lan bat sortzeko asmoa duenarentzat, ez dago akuilatzaile hoberik alferrikakoa izango dela esatea baino.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 13. orr.

Zinemaren teoriak, pinturarena baino modernoagoa denez, kontzeptu berriak eta akuilatzaileak onartzeko inertzia eta uzkurtasun gutxiago izan du, noski.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

Akuilatzaile izatetik alternatiba izatera pasatu ote nahi dugu?  Berria - Euskal Herria   2004-08-28

Hortik, Luzien Etxezaharreta aldizkariko arduradunak ez zuen denbora anitz eman akuilatzaile lanetan hasteko.  Berria - Kultura   2006-05-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus