Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
akuikultura iz landareak edo abereak uretan hazteko teknika.
Itsasoko akuikulturaren industria eta itsasoari lotutako turismoa ere asko hazi dira azken urteotan. Berria - Gaiak 2004-06-05
Bi datu: batetik, munduan kontsumitzen den arrainaren %30 akuikultura bidez hazitakoa da; eta bestetik, turismoarena da munduan azkarren garatzen ari den sektore ekonomikoa. Berria - Gaiak 2004-06-05
Bertze gaietan, Ana Maria Cobo genetikariarekin elkarrizketa, lurrak jasaiten dituen hondamendiak, Mutrikuko akuikultura eskola (mota hortako Euskal Herriko lehen eskola), zentzumenen zoramena, hidrogenoaren ekoizpen moldeak, Neptunoren indarra... Herria 2005-09-08