Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aberrigintza iz aberria egitea, aberria eraikitzea.

Areago, benetako gudak gogoan, prentsa da "La Perfida Albión sucumbe ante la furia española" erako nardagarrikeriekin aberrigintzan dabilena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 112. orr.

Hezkuntzan "pedagogia berritzailea sartu zuen", aberrigintzan eta erlijioan egindako lana nabarmendu du egileak.  Berria - Kultura   2006-03-16

Guk bizi egin behar dugu, guk lanean jarraitu behar dugu hemendik ateratakoan ere, aberrigintzan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 118. orr.

Ikusi egin beharko emaitzak, Patri, baina niretzako nago, aberrigintzan oro har bezala, ez dagoela beste biderik, etorkizun erakargarri baten aldarrikapena egitea baino.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 67. orr.

Aberrigintza jatorrean eta folklore txorrotxean hainbeste saiatu beharrean, zergatik ez begiratu, konparazio batera, euskararen berezitasuntzat hartuak izan diren ergatiboari edo deklinabide mugagabeari, izatearekin edo izanarekin zer ikusi gutxi dutela esan bailiteke, eta gehiago agian beste era bateko zerekin...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 245. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus