Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akuario (orobat akuarium eta aquarium) 1 iz beirazko ontzia, uretako animaliak eta landareak bizirik gordetzeko erabiltzen dena; uretako animalia biziak erakusteko prestaturiko eraikina.

Gau hartan akuario batean nengoela egin nuen amets, eta norbaitek arrain abisalen gunera eraman ninduela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 411. orr.

Salan akuario bat zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.

'Akuarioan arrain bakarra triste bizi da eta,' esan zidan, 'gusturago dago ispiluarekin, bere burua ispiluan ikusiz konpainian sentitzen delako'.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.

Erakusleihoko akuarioan igerian gelditzeke zebiltzan bi arrain gorriei. Erakusleihoko akuarioan igerian gelditzeke zebiltzan bi arrain gorriei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Ezkaratz erdian kristalezko kabinatxoa bazegoen; argiaren eraginez, atezainak akuarioko paretaren aurka oldartzen den marrazoa irudi zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 104. orr.

Unetxo bat eman zuten Akuarioaren aurrean, badiari begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 100. orr.

Akuarioko irteera aurrean dauden eskaileretatik jaistean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 84. orr.

Urdai saltzaile ederra makurtu eta irribarre egin zien adiskidetsu erakusleihoko akuarioan igerian gelditzeke zebiltzan bi arrain gorriei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Antzeko bareak heldu zidan oraintsu arte Donostiako Aquariumean bizi ziren bi marrazoen, Txuri eta Urdin-en istorioa irakurri nuenean.Balea baten hezurduraren flasha akuariumeko sala nagusian: bere birikak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 141. orr.

Akuariumeko isiltasuna, ametsetako irudiak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 251. orr.

Aurpegia, begi handi-handiez eta hezur-koloreko betaurrekoez hornitua, igerian zebilkion jatetxeko kean zehar, akuario lauso bateko arraina bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 485. orr.

Bertan murgilduta, argiek indarge egiten zuten dir-dir, aurpegien soslaiak agertu, hurbildu eta aienatu egiten ziren, arrainak akuario lupeztuan bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 362. orr.

Akuario mugagabe batean murgildua sentitu zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 214. orr.

Legatzari hamalau hilabetez bizirik iraunaraztea lortu dute Donostiako akuarioan.  Berria - Gaiak   2004-02-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus