Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Natura hil haiek, kiribilez eta arrosetoiz apaindurik, hain ziren samurrak, non haragi gordinek konfituraren tonu arrosa hartzen baitzuten, akuarela baten antzo. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
Hormetan hiru lauki abstrakto kaskar edo, gehienez ere, lekuan lekuko paisaia azkarren bat, akuarelaz egina jeneralea. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 128. orr.
Nire portreta akuarelaz egina kausitu nuen papera erantzi eta gero. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 50. orr.
Margotu ahal izan zuen gauza bakarra Auschwitzeko amesgaiztoetako paisaia hura izan zen, perspektiba eta angelu desberdinetatik, tamaina ezberdinetan, mihisearen zein paperaren gainean, olioz eta akuarelaz eta argizariz, zabarki edo perfekzio osoz. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 80. orr.
Egun epel zoragarria, gardena eta argitsua; zuhaitzen artean armiarma sare ixpien modukoak zebiltzan hegan, aire lehor eta garbiari dirdaia zerion eta gauza guztiei esmalte fin eta leuna ematen zien aire hark, halako eran non ostertzean ageri zen guzti-guztiak akuarelaz edertua ematen baitzuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.
Akuarelen erakusketa. Herria 2003-06-19
Irail goiza irudikatzen zen han, eta akuarelaren margoak irudiaren ertzetatik ihesi zihoazen, zirrararen zirrarak eskua dardarati bilakatu izan balio bezala artistari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.
Euskal Herria nola ikusten duten, 5 artistek erakutsiko digute beren marrazki eta akuarelekin. Herria 2001-06-21
Sendagileak akuarelak margotzeko pintzeltxo bat atera zuen patrikatik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 342. orr.
Ama Doloretakoaren akuarelazko kopia bat, begi larriak zeru hotzerantz so zituela, bikain, eta malko mingotsak masail zurbil-zurbiletan behera zerizkiolarik etengabe. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.
Hormetan, hainbat garagardo etxek oparitutako ispiluak eta auzoko artistek eginiko akuarela txikiak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 93. orr.
Denboran atzera eginez gero, ordea, histu egiten zitzaizkion koloreak, bizitasuna galtzen zuten, akuarela gris kolorgeen antza hartzen zuten irudiek, zuri-beltzeko argazki zaharren tankera. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 69. orr.