Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktuazio (ETCn 168 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian jokaldi, jardun, jardunaldi, emanaldi, emankizun eta funtzio agertzen dira) iz emanaldia, joaldia; jarduera.

Aktuazioa bukatutzat eman duenean, soinua berriz ere bere tokian utzi eta bisitariak agurtu ditugu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 136. orr.

Esate baterako, Victor Ullateren baletaren aktuazio batengatik ez kontraturik ez fakturarik ez zegoela eman zuen aditzera Mendibek.  Berria - Kultura   2004-09-18

Hurrengo egunetan era guztietako iritziak entzun nituen nire agerpenari buruz, e-mailak ere jaso nituen, eta bat-batean ideia bat hasi zen beste guztiei gaina hartzen, eta ondorengo asteetan ere, nire aktuazioaren ezustekoa baretu samarra zegoenean niregana zerbait esatera hurbiltzen zirenak ideia hori azpimarratzera, nabarmentzera eta sendotzera etortzen ziren.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.

Bere aktuazioa da, hain zuzen, pertsona.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 10. orr.

Dodovek egin zion ebakuntza, arrosak kimatzen aritzen zen maitasun berberaz, eta haren barruan ezkutuan zegoen bideoan ikusi ahal izan genuen, Anaia Nagusi batean bezain ongi edo lizun, geure aktuazio tristea, geure dramatizazio okaztagarria, geure mixeriarik gorriena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 160. orr.

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak Usurbilgo Urbil Merkataritza Zentroan egiten ari diren aktuazio sorta gaurko eta biharko emanaldiekin bukatuko da.  Berria - Kultura   2004-09-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus