Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aktuatu, aktua(tu), aktuatzen (ETCn 57 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian jardun eta jokatu agertzen dira) du ad aritu; jendaurrean jardun.
Rolak jokatzeko, aktuatu beharrean zegokion pertsona bikalatzen zela esaten zuen. Berria - Kultura 2004-05-16
Inpresioa hori da behintzat: bere baitatik kanpo atera eta bere gorputza aktuatzen ikus dezakeenarena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.
Antza, Mariah ez zen detaile horretaz ohartu, beti legez aktuatzen baitzuen, mundua borobila zela jakintzat emanez, alta nik banekien mundua laua zela eta ertzera gehiegi hurbiltzen banintzen erori egingo nintzela. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 147. orr.
Torturan aktuatzen ere jakin behar dela, esana zidaten. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 10. orr.