Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filma benetako gertakizun batean oinarrituta dago: Parisko Charles de Gaulle aireportuan urteak daramatzan aberrigabe baten esperientzian oinarrituta, hain zuzen. Berria - Kultura 2004-09-02
Leonek galdua zuen nazionalitate italiarra, aberrigabe bihurtua zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 180. orr.
Omenaldia aberrigabeei. Berria - Kultura 2004-09-02
Segur aski, handik gutxira, gu ere aberrigabeen multzo handian egonen ginen, herri batetik bestera joatera behartuak, polizia-etxe batetik bestera, ez lan eta ez erro, familiarik gabe, etxe gabe. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 169. orr.
Haarlem-en utzi zituzten, ihesa Frantziatik zehar saiatzeko aholkatuz, Holandan juduen eta judu usaineko aberrigabeen aurkako segadak handik aurrera gogortu egingo zirela jakinik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.
Han goian ez zenuke, aberrigabe anonimo eta pobre horrek, zertaz arduratu beharrik izango. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.
Pasaporte berezia zen, aberrigabe inportante batzuei ematen zietena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 181. orr.