Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktualitate 1 iz denbora edo memento aktuala.

Ez da sekulan inguruan gertatzen zaionari interesatu, ikasketak ez zituen gustukoak eta are gutiago gai literarioak eta giza-zientziak, aktualitatea ez du jarraitzen eta Sophie-rekin ez da sekulan politikaz eta filosofiaz mintzatu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 124. orr.

Aktualitatea hurbiletik eta dinamikoki segitzen duen saio bat.  Herria   2005-10-13

Bertsolariaren ekarpena, ekarpenik badu, horixe da hain zuzen, nahastu egiten duela, mailak nahasten dituela: aktualitateko gai sozialak, politikoak, sexualak, entzuleriari egiten dizkion erreferentziekin, guztia aipamen pertsonalez zipriztindurik eta bat-batean ari diren kideen mezuekin lehian.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 61. orr.

Hala eta guztiz ere, nolaz eta aktualitateari oso lotua bizi naizen, zera adierazi nahi dizut, zure deskribapena ez dela oso ondo egokitzen gaur egungoarekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 87. orr.

Maite Artola Euskadi Irratiko Mezularia saioko aurkezleak jaso du irratiko Argia saria, arratsaldero aktualitatearekin lotutako saio "erakargarria" gidatzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Iparraldean aktualitatean den gaia kanpaina hori da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Bere mezuak beti aktualitatean izaten segitzen du.  Berria - Kultura   2004-11-04

Espainiako aktualitatea errepasatu zuten, luze, periferietako uneko egoerei arreta berezia jarriz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 86. orr.

Komunikazio zirkuitu alternatibo gisako bat da bertsolaritza, nazio, estatu, eskualde, herri edo mundu mailako aktualitateari hausnarraldia ematen dion eremu bat, poetikoki batzuetan, ironikoki edo umorearen bila besteetan. Erran behar da azken urteetako aktualitate gordina zela hor erreferentzia, eta gisa horretan agertuak, surrealista ematen zuen; are errealistago orduan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Jendea hagitz minbera baita aktualitate zaratatsuenaren mamuekin, bi begietatik sartzen dizkioten zerekin (aktualitatea -eta paisajea- begietatik sartzen da nagusiki).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 160. orr.

Inguruko aktualitate garaikidea baino askoz ere gertuago.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 28. orr.

14 mende pasatu eta gero, egungoa dirudi, orduan egindako lan ikusgarri haiek aktualitate betikoa izan dutelako berekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 111. orr.

"Historia eleberria edo aktualitate eleberria da", azaldu du.  Berria - Kultura   2006-04-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus