Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktual izond hitz egiten den mementuan dena edo gertatzen dena, oraingoa.

Deleuzek kristal-irudiaren kontzeptua proposatzen du, honi dagokionez, metaforikoki irudi aktual bat eta irudi birtual bat (bat orainaldian, bigarrena, "haren iragan garaikidea", iragana orainaldian) batera direla adierazteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

Mandelbaumek, aldiz, artea erakusten ez diren ezaugarrien arabera defini daitekeela zioen; nabariak ez diren ezaugarriak, beharbada erlaziozkoak, artelana entzutegi aktual edo posible batekin elkartzen dituena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Jatorrizkoa ez den bekatu oro aktuala dela edo oraingoa, eta, bestalde, heresia dela erratea bekatu guztiak berdinak eta maila berekoak direla.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 95. orr.

Gauza bakoitzak bere izanean irauteko egiten duen ahalegina ez da gauza horren esentzia aktuala besterik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 253. orr.

Klasikoak itzultzea ondo dago, baina niri gaur egungo liburuak itzultzea gustatuko litzaidake, aktualak.  Berria - Kultura   2006-02-04

Horiek horrela, objektu materialak existitzen direla ustea sentimen-datu batzuen esperientzia dugula ustea besterik ez da, izan daitezen aktualak edota posibleak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus