Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktiboki adlag era aktiboan.

Hobea da nork bere baitan aktiboki pizturiko sugarra, besterenetik hartua baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 142. orr.

Berez etorriko al zen, besterik gabe, ala berak ere aktiboki esku hartu beharko zuen?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 74. orr.

Eskolari auzia sortzen zaio: alde batetik, nola eskuhartu aktiboki gaur egiazkoa den balioen krisia eta erlatibismoa "gainditzeko" eztabaidan, eta bestetik, ez izan balio batzuen absolutismoan interesatua den Estatuaren eskumakila hutsa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 22. orr.

Italiar belaunaldi oso baten alai-aire ironikoa zen, faxismoa arbuiatzeko aski buruargi eta prestu, aktiboki kontra egiteko eszeptikoegi, itxura hartzen ari zen trajedia pasiboki onartu eta geroaz etsitzeko gazteegi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 92. orr.

Badakigu, nazioarteko definizioen arabera, honako hauek bakarrik hartzen direla langabetutzat: aurreko astean lanik egin ez duten (edo ordubetez baino gutxiago lan egin duten) pertsonak, eta aktiboki lan bila dabiltzanak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 139. orr.

Hirugarren kontingente bat, hiruretako zoritxarrekoena eta, beraz, aktiboki disidenteena, hainbat jatorritako déraciné-ena zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 363. orr.

Inertzia oinarrizko eta lasaigarri hori adierazi gabe (zeina aldaketaren erreferentzia egiteko joera dugun) eurak aktiboki eta erregularki eratuak izaten dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 198. orr.

Mugimendu horren parte nahi dut izan, aktiboki eta kontzienteki.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aktiboki parte (7); aktiboki parte hartu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus