Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi garabi berri ezarri dituzte ADAn eta horrek aktibitatea garatuko duela uste du. Berria - Ekonomia 2004-03-26
Hizkuntza, beraz, giza jakintzaren eta aktibitatearen alor guztietan aurkitzen dugu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 125. orr.
Gorputza ezagutzeko, aktibitateen kontrola hobetzeko, aktorearen eta espazioaren arteko harremana sendotzeko eta gorputzaren eta ahotsaren arteko lotura sakontzeko. Berria - Kultura 2004-09-10
Urte baten aktibitateen bilduma egin da, hor ziren pilotari, arduradun eta hautetsiren aintzinean. Herria 2002-11-28
Aktibitatearekiko harremanaren araberako biztanleen inkesta. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 221. orr.
Gakoa da lana, langabezia eta aktibitatea nola definitzen diren. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 29. orr.
Haatik, egoitzaren jabearekin, "La Toulousaine" etxearekin, mementoko konponbide bat aurkitzekotan da elkartea, bere aktibitateak aitzina jarraiki ditzan, erosle berria jin artio. Herria 2005-10-06
Berantegi baitzen euskarazko lan postu baten galdatzeko, halere ttipienekin euskaraz egiten dituzte aktibitate batzu. Herria 2003-09-25
Oraindik ez naiz abiatu eta jadanik erdi beteta daukat Palm Pilot berria izenez eta aktibitatez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 234. orr.
Elektrorretinogramak, argiz estimulatutakoan zer jarduera elektriko dagoen jasotzeko diseinatuak, erabat lauak ziren, eta ikusmenera bideratutako potentzialek, berriz -garuneko ikusmen-aldeetako jarduera erakusten duten grafikoek erakutsiak-, aktibitaterik ez zegoela adierazten zuten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.
Beste arazo handi bat hondakin erradiaktiboak dira; batez ere aktibitate handikoak, milaka urteetan luza daitekeen arriskua eragiten dute. Berria - Euskal Herria 2004-10-15
Molloyk, beste aktibitate aipagarri batzuen artean, aldian-aldian bere amari bisita egiten zion. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 194. orr.
Zifra horiek, gehienean erretiroaren garaiarekin lotzen badira ere, Schumacherren kasuan, aktibitate bizi-biziaren erakusgarri dira. Berria - Kirola 2004-07-25
Atseden soiltzat dauka nork aisia; halakok, berriz, dibertimendua beste deus bilatzen ez duen orduen gurpiltzat; urliak, denbora-pasa ahalik arinentzat; auzoak, aktibitate sukartsuarekin erretzen den soberakintzat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 75. orr.
Nire laguna aldizkariarena baino aktibitate arriskutsuagoen sustatzaile ere bazen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 324. orr.
Aktibitate ekonomiko dinamikorik ez litekeela, kitzika morala eta errentabilitatearen ezpatak hertsatu langilegoak zainak akuilatzen dituzten antidepresiboak ausarki eta deblauki klikatzen ez balitu. Berria - Kultura 2004-06-22
Aktibitate interaktiboetan jarri nahi dute indarra antolatzaileek. Berria - Kultura 2004-01-28
Garai hartan gertatu zen Alderdi Komunistaren legeztatzea, Francoren heriotza, Gernikako estatutua, Konstituzioa, ikurrina legeztatzea, ETAren aktibitate militar ikaragarria, euskal kultura berpiztea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 181. orr.
Aktibitate paramilitar oro bukatzeko beharra dago, baita paramilitarrak egutegi goiztiar batean eta konbentzitzeko moduan desarmatzeko ere. Berria - Mundua 2004-09-01
Nafarroa iparraldea aktibitate sismiko handiko eremua da. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Zentro barruko jarduerez gain, bestelako aktibitateak ere egiten dituzte kalean. Berria - Euskal Herria 2004-12-04
Baina horren ondoan lekuko aktibitate bat izan behar da. Berria - Kultura 2004-05-26
Eskolaz kanpoko aktibitateen artean, esate baterako, ez dira gutxi korronteari amore ematen ari zaizkionak. Berria - Kultura 2004-02-28
Helduden igandean 13 an ganer huste bat izanen da egun guzian Altzabea aktibitate gunean. Herria 2004-06-10
Aktibitate mota hau ikasketak ordaintzeko edo negu sasoina arte irauteko premiatsua da ainitzentzat. Herria 2003-06-26
Alderdi horretatik, pozik gaude, nahiz eta eskaintza aurreko urtean baino %7 handiagoa izan eta aktibitate bolumen hori gure gaitasunen mugan egon. Berria - Euskal Herria 2004-09-11
Aktibitate eskaintza urria, burdinez inguratutako patio itogarria, bertze lagunik ondoan ez izateak egiten dute ziega izatea gustukoa den alternatiba bakarra Egia da unibertsitarioen langabezia tasa gainerakoena baino garaiagoa dela, baina gauza bera gertatzen da aktibitate tasekin ere. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Kirol aktibitateak: Altxorraren Departamentuari egin beharko diote eskaera kirol ekintzaren bat egin nahi izanez gero. Berria - Mundua 2004-07-02
Haur eta gazte horiek bertsolaritzan (bertso eskoletan, kanpo aktibitateetan, harremanetan) eman denboran, beti ari dira euskaraz mintzatzen. Berria - Kultura 2004-02-28
Ikuskatzaileek ustekabeko aktibitate erradioaktiboa aurkitu dute Garoñako zentral nuklearrean. ETC-prentsa Berria, 2017-08-30
1910ean, aktibitate erradioaktiboaren unitateari Curie (Ci) izena jartzea onartu zuen Erradiologia Batzordeak; 3,7×1010 becquerelen baliokidea da. ETC-entziklopedia Pierre Curie, Wikipedia
Karbono asimetrikoak dituzten molekulek aktibitate optikoa dute, eta isomero enantiomero deritzonak dira. ETC-entziklopedia Aldosa, Wikipedia
Isomeria optikoari erreparatuz, esan daiteke aminoazidoek aktibitate optikoa dutela karbono asimetrikoa dutelako. Aktibitate optikoa dutenez argi polarizatua desbideratu dezakete bi norabideetan. ETC-entziklopedia Amino talde, Wikipedia
Bi molekulen aktibitate optikoaren balioa berdina da baina zeinuz kontrakoa, horregatik anulatu egiten da balio totala. ETC-entziklopedia Isomero, Wikipedia
Gainera, konposatu kiralen aktibitate optikoari kausa fisiko bat eskaintzen zion. ETC-entziklopedia Kimikaren historia, Wikipedia
Konformero batetik bestera pasatzean, disoluzioaren aktibitate optikoa aldatuko da, hau da, argi polarizatua desbideratzeko ahalmena. ETC-entziklopedia Mutarrotazio, Wikipedia
12.7 Zer esaten digu simetriak momentu dipolarrei eta aktibitate optikoari buruz? ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Molekula enantiomerikoen aktibitate optikoa aztertzea liburu honen helburuetatik kanpo dago. ETC-zientzia, zuzenbidea Egitura atomikoa eta lotura kimikoa, Askoren artean, EHU, 2009
Gazte horiek bertsolaritzan (bertso eskoletan, kanpo aktibitateetan, harremanetan) eman denboran, beti ari dira euskaraz mintzatzen. Berria - Kultura 2004-02-28
aktibitate bat (3); aktibitate handiko (3); aktibitateak eta (3); bere aktibitateak (3); da aktibitate (4); duten aktibitate (3); eta aktibitate (6); kirol aktibitateak (3)