Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktibismo iz ekintzale gisa aritzen den pertsonaren jarduna.

Inor ez dadila ausart Jainkoaren seme-alabak oharkabetzen aktibismoaren zorabiora eramanez edota multiplizitatean sartuz praktika arrunten zama astunegiaz eta kanpoko egintzez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.

Ez ditzagun euskararen militanteak epe motzeko zereginetan erre, gaztetako urte gutxi batzuetan aktibismoaren bide antzuetan antzutu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Aktibismoaren aurka zegoen talde berria.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 120. orr.

Zelula gorrien uztez, or-dura arteko praktika politikoa "ideologia burges txikiaren esanetara zegoen, eta nazionalismoan, aktibismoan eta boluntarismoan hartzen zuen oinarri".  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

"Aktibismo berria", horixe da beren apustua, nahasmenetik sortutako lengoaia berria.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 46. orr.

Gizarte-mugimenduetan, auzunetan, okupatutako lantokietan aktibismo militante harrigarria sumatzen da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.

Aktibismo mota hau arriskutsua da; ez da doan ateratzen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 73. orr.

Gerra ondoren seminarioetan eta euskal aktibismo guneetan jaso genuen euskal kultura neurri handi batean kultura elegiakoa zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 102. orr.

Kale aktibismoan sinesten dugu, hori da lanerako dugun filosofia.  Berria - Kultura   2006-03-02

Artea eta feminismoa lotzen ditu Erreakzioa taldeak, "kultur eta aktibismo sorkuntzarako espazioa izan zedin" sorturikoak.Neologismo hau (arte aktibismoa) Internet sarean hasi zen erabiltzen 1994an.  Berria - Kultura   2004-09-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus