Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktibatu, aktiba(tu), aktibatzen 1 du ad abiarazi; eraginkor egin, martxan jarri.

Bizkarrean hazka egitea ere oso atsegina da, odol zirkulazioa berehala aktibatzen baita.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.

Zein mekanismo-klase aktibatzen dira pertsonaia historiko bat pertsonaia mitiko bihurtzen denean, zer gertatu zen Garibai ez zerurako ez infernurako gera zedin?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.

Kontua da nola aktibatzen diren geneak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 95. orr.

Sortzaile sare bat aktibatu nahi du Lankuk.  Berria - Kultura   2006-03-11

Ozentasun ertaineko soinu batek, 1.000 Hz-eko maiztasunean, 7.000 nerbio-zuntz inguru aktibatuko ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Teknika horrekin frogatu dute molekula baten eraginez aktibatutako usaimen errezeptore bakoitzak proteina bat aktibatzen duela garunean.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Fosfato bat gehituz beste proteina batzuk aktibatzen dituzten entzimen "etengailu" antzekoak dira kinasak.  Berria - Gaiak   2004-10-23

Proteina arrotza gorputzaren barnean agertzen denean baino ez da aktibatzen inbasioaren aurkako defentsa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Genero epidiktikoa da arte literarioaren baliabide guztiak aktibatzen dituen bakarra, entzuleriarekiko atxikimendua lortzea izaki xede nagusia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 178. orr.

Garuna aktibatzeko, kolesterola ezabatzeko edo zahartasuna uxatzeko gaitasunaren arabera aukeratuko dugu jana.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 77. orr.

Nazionalismo demokratiko deitutakoaren oinarri soziala eta bere pentsamendu-zorua ez da gai euskal herriaren garapenak behar duen energia soziala aktibatzeko, ezintasun estrukturala dauka bere baitan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.

Auto-Open funtzioa aktibatuz gero, poltsak daramatzagunean automatikoki zabalduko zaizkigu ateak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 63. orr.

Bonbak distantziara aktibatzen dituzten aparatuak baliogabetzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.

Segurtasun sistema pasibo bat asmatu eta patentatu egin du, talka gertatuz gero aktibatzen dena.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Zilindro batzuk aktibatuta eta beste batzuk aktibatu gabe utzita erregulatuko balitz, tiraka eta astinduka ibiliko litzateke automobilaren motorra, baina, muskuluen kasuan, oso kontrol-sistema egokia da hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 60. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ur biltegietan ikatz aktibatuzko iragazkiak jarriko dituzte arazoa konpontzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

3 ikatz aktibatu

Ur biltegietan ikatz aktibatuzko iragazkiak jarriko dituzte arazoa konpontzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

4 konplexu aktibatu (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Trantsizio-egoeraren teoriaren arabera, C? konplexu aktibatuaren bidez gertatzen da erreakzioa, eta konplexu aktibatu horrek k?C? abiaduran ekoizten du C. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Egoera horretan aurkitzen diren molekulak konplexuak dira eta konplexu aktibatu moduan ezagutzen dira, hausten ari diren loturen eta osatzen ari diren berrien artean aurkitzen diren molekula ezegonkorrak direlarik. ETC-entziklopedia   Trantsizio egoeraren teoria, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aktibatu nahi (3); aktibatu zuen (3); aktibatzen dira (3); berriro aktibatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus