Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akronimo 1 iz hitz multzo baten lehen letra edo silabekin osaturiko hitza.

Eta hargin masoiek harrian idazten zituzten hitzak beti mezu ezkutuak idazteko akronimoak omen zirenez, idazleak bilatutako Amaia hark ere akronimo bat behar zuela izan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.

Siglak eta akronimoak: AEB, EAE.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 154. orr.

Letren konbinazio berezi bat, ezohikoa, izaten da abiapuntua sigla eta akronimo gehienetan, eta izen bihurtzerainoko bilakaera ahalezko helmuga.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 158. orr.

Hitzak luzatzeko prozedurez ari garela, kontrako bidea egin dezakegu: akronimo edo dena delako sigla bat hartuta, letrek ordezkatzen dituzten hitzak osatu beharrean, asmatzea da jokoa, atzekoz aurrera, egiantza bilatzeko inolako xederik gabe, asmo ludiko batek horretaratua.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 160. orr.

Halaber akronimo baten gainean sortutako hitz eratorri hauek ere: etakidea, hiesduna...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 157. orr.

2 akronimo errepikatu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Akronimo errepikatua da akronimoarekin batera haren osagai den hitzetako bat edo gehiago erabiltzea. Adibidez, "EAJ alderdia" esaten denean, "Eusko Alderdi Jeltzalea alderdia" esaten da, "alderdi" hitza errepikatuta. Okertzat jotzen da akronimo errepikatuak erabiltzea. ETC-entziklopedia   Akronimo errepikatu, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus