Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akromatopsia iz ikusmenaren eritasuna, kolore zuria, grisa eta beltza bakarrik ikustean datzana.

I.jaunaren akromatopsia, hiru hilabeteren buruan ere, erabatekoa zen, eta hondamen iraunkorrak zituen kontraste-ikusmenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.

Garuneko lesioren batek eragindako koloreekiko itsutasun erabatekoa, garuneko akromatopsia deritzona, duela hiru mendetik gora deskribatua, egoera ez-ohiko eta larria da oraindik ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Handik lau urtera, Louis Verrey oftalmologo suitzarrak frogatu zuen lehenbizikoz garuneko alde jakin batzuen lesioak sor zezakeela akromatopsia (eta are hemi-akromatopsia).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Ez baldin bazegoen kolorearen gune bereizirik -hala arrazoitzen zuten Verreyren aurkakoek-, akromatopsia bakarturik ere ezin izan; hala, Verreyren kasua, eta 1890etako antzeko beste bi, baztertu egin ziren neurologoen buruetatik, eta garuneko akromatopsia ez zuen ia inork ikergaitarako hartu hurrengo hirurogeita hamabost urteetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 41. orr.

Esan geniezaiokeen, bada, puntu hartara iritsirik, bazuela problema bat benetakoa: egiazko akromatopsia zuela, alegia, eta ez histeria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

1973ko azterlanaren ondoren, hasi ziren berriro agertzen, medikuntzako literaturan, giza akromatopsiaren kasu gehiago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garuneko akromatopsia (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus