Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurrek ikusiko zuten nire akrobazia, inguruan bazebiltzan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.
Jaiki, txerpolari batek baino akrobazia gehiago eginez dutxatu, jantzi, gosaldu eta kalera irten naiz zortzi eta erdietako kanpaiak hasi diren puntuan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.
Malabarismoa, akrobazia eta umorea dira Mr Frack lanaren osagaietako batzuk, baita ikusleen parte hartzea bilatzea ere. Berria - Kultura 2004-09-01
Akrobaziak, malabareak, hankapaluak, monozikloa eta zirkoko beste hainbat teknikak uztartzen ditu Kapikuaren lehen ekoizpenak. Berria - Kultura 2004-05-26
Akrobaziak eta eski alpinoa uztartzen ditu eski artistikoak, eta esparru horretan Euskal Herriak badu zer erranik. Berria - Kirola 2006-03-09
Soldadu haiek, sable biluzia esku batean, pistola luzea bestean, akrobazietan aritzen ziren, eta, batera, sekulako burrunba egiten zuten airean, eztanda eta tiro zaratatsuak etengabe boteaz, danborren arrada, daireen orroa eta dutaren kurrinka itzaltzeraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 320. orr.
Gauza jakina da gure organismo lurtar astun honek abilezia sinestezinak beregana ditzakeela ariketa bidez, musika tresnak jotzeko, akrobaziak egiteko eta era horretako hainbat ikuskizun prestatzeko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 385. orr.
Bezero baten kredituarekin akrobaziak egiten itzuli da bere onera, telefono bitarteko ahotsei agindutxoak ematen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.
Ideia ere eman dizu: sos batzuk irabaz ditzakezu horrelako akrobaziak eginez..., neurri horretako kontortsionistak, Houdini berriak, ez dira-eta eguneroko gauza. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 19. orr.
Berrikiago, medikuek deskribatu dituzte gorputz-trebetasun harrigarrien jabe diren idiot savant zenbait, erraztasunik handienaz akrobazia eta marka atletiko izugarriak egiteko gauza direnak, "kasu hartan ere inolako entrenamendu formalik gabe". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 193. orr.
Belarriak daukan kontrol- eta egonkortze-mekanismo landu hori gabe, zail genuke zutik egotea edo ibiltzea, eta ezingo ginateke eskaileretan gora eta behera korrika ibili, ez eta beste hainbat gauza arrunt egin ere, ezpada (ingeniaritzaren ikuspuntutik) akrobaziazko balentria zailak eginez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.
Gozoa da arratsaldea, gereziondoak loretan daude; zozabarren saldoek plazako zeru hodeirik gabea edertzen dute beren akrobazia alaiekin, Messerschmitt hegazkinen gisara. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 9. orr.
Aireko akrobaziak Gasteizko jaietan. Berria - Euskal Herria 2004-04-13
Hori, giza eskalan, akrobazia ironiko bat da, txerpolari-txantxa bat, guztiahalduntasun-larderiazko erakuskeria ulertezin bat, zeren airearen zikinkeria beti berritu horretatik baikatoz gu: gu animaliok eta gu landareok, eta gu giza espezie hau, gure lau mila milioi iritzi adosgaitzekin, milaurte luzeetako gure historiarekin, gure gerra eta [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.
Frantziako Armadako akrobazia hegazkinek ke gorri, zuri eta urdina zabaldu zuten airean. Berria - Gaiak 2004-12-15
Espainiako Aire Armadako Aguila aire patruilak akrobazia saioa egingo du Gasteizen Andra Mari Zuriaren jaietan. Berria - Euskal Herria 2004-04-13
Badu, bai, akrobazia puntu bat, malgutasun estilistiko eta formal bat, goi-mailako soinketarien ezpaleko egiten nauena. gero Lindak bi edo hiru itzulipurdi egin eta gorriz jantzitako tximu txiki bat zekarrela agertu zen, akrobazia-ariketa batzuk egitera behartu zuena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 96. orr.
-Ekilibrista naiz -esan zuen bere kalpar usua orraztu bitartean burua atzeraka eramanez-, gerra aurretik "akrobazia ikuskizun saila" egiten genuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.
30 artistak aire akrobaziak eskainiko dituzte. Berria - Kultura 2004-02-05
Hots, akrobazia gutxiko filma da Omagh; zuzena eta egiatia. Berria - Kultura 2004-09-23
Baina gauza handirik ez: hainbat ezkontza, hainbat jaunartze, zirkua birritan (Circo Universal, Circo Ringling) eta aire-akrobaziak urte batean (1931n). Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 148. orr.
30 artistak aire akrobaziak eskainiko dituzte. Berria - Kultura 2004-02-05
Akrobaziazko eskia eski alpetarraren modalitate bat da, non eskiatzaileek saltoak eta trukoak egin behar dituzten. ETC-entziklopedia Akrobaziazko eski, Wikipedia
akrobazia eta (4); akrobazia saioa (3); akrobaziak egiten (3); armadako akrobazia (3)