Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi topaketa horietan gatazka bat gerarazi egin zen, termino filosofikoetan erlijiozko errito eta mitoei adierazpide teologikoa emateko ekintza baketzailearen bidez; baina [...] ekintza-bide hori, bi kasuetan, aberrazio bat izan zen, egia espiritual eta intelektualaren arteko erlazioaren gezurrezko diagnosian oinarritua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.
Aberrazioa da gazte hauei zigor bera jartzea jabego materialen kontra egindako delitu batengatik, edo pertsonen kontra egin daitekeen delitu batengatik. Berria - Euskal Herria 2004-07-17
Kromosometan aberrazioak gertatzen direla ikusi dute. Berria - Gaiak 2004-12-22
Legalitatearen normaltasunetik aberrazio hutsa besterik ez dena, subiranotasunaren ikuspegitik norbere ahalmenaren adierazpen da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.
Giza psikearen egitura eta funtzionamenduak esplikatzen du aberrazio tragiko hori, Bossueten hipotesi fedegabeaz baliatu beharrik gabe, Apetaldi suizida hau, harrokeriazko bekatuaren ordaina, aberrazio espirituala da, arima etengabe horretaraxe emana delarik giza nortasunaren funtsa den oreka ezegonkorrean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 332. orr.
Hitlerren aberrazio genozidak izan arte inongo kutsurik gabeko hitza zen arraza, eta edozein ideologiatako jendeak lasai-lasai aipatzen zuen "euskal arraza", euskal herria esateko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 76. orr.
Talentua ukatzen ez badiote ere, aditu batzuen iritziz bere arkitektura ez da batere argia, itzal, inperfekzio eta aberrazioz betea baizik, modernitatearen diskurtsotik erabat aldendua. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 181. orr.
Aldakortasuna egonkor bihurtzea, behin behinekoa beti errepikatzea, obrarik osatu beharrean borradoreak pilatzea, oraina bizi ordez geroenerako uztea aberrazioa da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 31. orr.
Horrela izendatu dituzte sexu berekoen edo transexualen arteko sexu harremanak; zenbaitentzat, "aberrazioak" dira, helburua ez baita ugaltzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 70. orr.
Bi eleberriek langai dituzte monolitiko agertu arren, halako homogeneo ez diren bi gizarte aberrazio: nazismoa eta fundamentalismoa. Berria - Kultura 2006-01-31
Irudiaren erdigunea zehazki fokaturik badago, irudiaren ertzak lausoturik agertzen dira; aberrazio esferikoa esaten zaio teknikoki akats horri. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Lentearen ardatzetik hurbileko argi-izpiek objektuaren ertzetakoek baino urrunago lortzen dute fokua, eta horregatik gertatzen da aberrazio esferikoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.
Foku-zehaztasunik ezaren beste kausa bat hau da: fokatzegaitasun desberdina duela objektiboak kolore bakoitzerako; aberrazio kromatikoa esaten zaio efektu horri. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Argi moteletan, koloreak ez dira ondo ikusten, eta aberrazio kromatikoa ez da hainbesteko arazoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.
Nabarmenena, honatx: irudiaren erdigunea zehazki fokaturik badago, irudiaren ertzak lausoturik agertzen dira; aberrazio esferikoa esaten zaio teknikoki akats horri. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
Foku-zehaztasunik ezaren beste kausa bat hau da: fokatzegaitasun desberdina duela objektiboak kolore bakoitzerako; aberrazio kromatikoa esaten zaio efektu horri. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.
aberrazio bat (3); aberrazio esferikoa (4); aberrazio kromatikoa (4)