Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
21 etan bururapena: erakusketa akrobatikoak lau moldetan (Zur gainean, zolan, saltoz, hagetan). Herria 2001-06-14
Animazio ainitz izan da, hala nola, roller akrobatikoa eta slalom (sigi saga), eta Akitaniako ligako kideek kontseiluak eman dituzte. Herria 2002-09-05
Hala, jaialdiaren inauguraziorako Puja Teatro de Altura taldearen kaleko ikuskizuna aukeratu dute, dantza akrobatikoa, goi alturetako kirola eta musika nahasten dituena. Berria - Kultura 2004-07-30
Melvillek ederto menperatzen dituelako arte eszenikoetako hainbat teknika, hala nola mimoa, ekintza fisiko ia akrobatikoa, istorioak kontatzeko trebezia agortezina eta, zalantza barik, interpretazioa. Berria - Kultura 2006-03-16
Barandatik begira geratu ginen momentu batez, kaioen hegada akrobatikoez arduraturik bera eta olatuen kontaduria egiten ni. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 79. orr.
Konpainiako sei dantzariek ikuste-efektu harrigarriak eraiki dituzte, bata bestearen atzean, goi mailako zirku batean arituko balira bezala, gorputzekin egindako simetriak edo justaposizioak maisutasun handiz erabiliz eta erabateko geldotasun uneak pirueta akrobatiko bilakatuz, fantasiazko lore, landare edota animaliak irudikatzeko. Berria - Kultura 2006-05-07
Eta ni Xeto-z oroitzen nintzen, nire lehengusuaz, eta haren uso akrobatikoez, eta gure baratzeko mingranez, eta gure gaualdiak argitzen zituen argiaz. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 18. orr.
Orduan, jauzi akrobatiko baten bidez, horrelako izen, jatorri eta ezaugarriak zituzten jendeen pentsatzeko moduarekin bat egiteko ahalegina eginez, sentituko du bere baitan ernetzen dela halako kolera, sumindura, haserre bat, esatera eramango duena, zorrotz, Errege jauna, gu ez gara hemen geldituko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 155. orr.
Kanpoan liburu zaharren azoka bat zegoen, eta mutil talde bat zebilen bizikleta akrobatikoekin. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 112. orr.
Begiak: orekaren emaitza hunkigarria, genetika akrobatikoa (nola zitekeen?). Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 63. orr.
Monboyeren koreografia akrobatikoa da; dantzariek eman behar dituzten jauziak airean edo, lurraren gainean eta ziztu bizian emaniko pausoak desgaste handikoak ziren. Berria - Kultura 2004-02-15
Euskaltermen Neguko Kirolen Hiztegian "eski artistiko" eta "akrobazia-eski" formak agertzen dira eta Berriaren Estilo Liburuan "eski akrobatiko". ETC-entziklopedia Akrobaziazko eski, Wikipedia
Kosketako eskia eski akrobatiko modalitate bat da, non eskiatzaileek koskaz beteriko malda malkartsu bat jaitsi behar duten, biraketa teknika, abiadura eta aireko jauziak kontuan hartzen direlarik. ETC-entziklopedia Kosketako eskia, Wikipedia
Azken urteetan, pistak zabaldu dira eta "snow park" eta "halfpipe" bat eraiki dira, estilo libreko eskia, eski jauziak, eski akrobatikoa eta snowboarda praktikatzeko. ETC-entziklopedia Valle Nevado, Wikipedia
Alisa Camplin australiarrak ezustekoa eman zuen, eski akrobatikoko jauzi proba irabazita. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-02-20
Misterioa eta eski akrobatikoan munduan dauden lau izar garrantzitsuenak dira filmaren osagaiak. ETC-prentsa Goienkaria, 2015-04-30
Maialen Oiartzabal oiartzuarrak senior mailako Espainiako Eski Akrobatikoko Txapelketa irabazi du bigarrenez, bigarren aldiz parte hartuta. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2018-04-13
Maialen Oiartzabal Mendibil (Oiartzun, Gipuzkoa, 1999ko irailaren 25a) gipuzkoar eskiatzaile akrobatikoa da. 2017, 2018, 2019 urteetan Espainiako Eski Akrobatiko Txapelketa irabazi zuen emakumeetan. ETC-entziklopedia Maialen Oiartzabal, Wikipedia
1983 - Tanner Hall, estatubatuar eskiatzaile akrobatikoa, "X-games" jokoetan domina gehien irabazi dituen eskiatzailea. ETC-entziklopedia Urriaren 26, Wikipedia
Gimnastika akrobatikoa, akrosport bezala ere ezaguna, talde diziplina bat da, non modalitate desberdinak dauden, alegia, gizonezkoen bikotea, emakumezkoen bikotea, bikote mistoa, emakumezkoen hirukotea eta gizonezkoen laukotea. ETC-entziklopedia Gimnastika, Wikipedia
uso akrobatikoak (3)