Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akrobata iz trapezioan jauziak eta ekilibrio ariketak egiten dituen artista.

Tivoli-n akrobata eta artista komiko gisa aritzen zen bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 137. orr.

Agertokian bata bestearen ondotik azaltzen ziren gizonezko nahiz emakumezko abeslariak, eta batzuetan baita eskujokariak eta akrobatak ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 199. orr.

Jai zoragarria izaten zen herriz herri ibiltzen ziren ijitoen etorrera umeentzat, herri xehearentzat: musika, zirkua, magia, ahuntza, pitonisa, akrobatak, dantzariak.  Berria - Kultura   2006-02-28

Baziren musikari eta dantzariak, aurpegia kolorez margoturik eta arropa koloretsuz jantziak; akrobatak, saltoka eta jauzika fisikaren legeei desafio egiten zietenak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 134. orr.

Gainera, ezerezetik sortutako hiri horren plaza eta auzoetan molde guztietako txerpolariak pilatzen ziren: saltinbankiak eta akrobatak, hurbiltzen zirenen belarriak sorgortzen beren orkestren orro eta uluekin eta beren antzezpenaren deiadarrekin; mendietatik etorritako buhameak, ikuslerik inozoenei zoria iragartzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Haietako bat akrobata ospetsua omen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

Akrobata harrigarriarena egiten ari nintzela ubideetara salto egiten nuen eta, behin batean, ongarritegi batera ere erori nintzen buruz behera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Motorzaleak akrobatak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 43. orr.

Zulaikak, aldiz, ez du uste Aguila Patruilakoak "akrobata inozenteak" direnik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus