Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta egarri horrek ekarri zuen behin baino gehiagotan modu akritiko batean onartzea dozena erdi lagun horiek egindako eredua bere azkeneko puntuetaraino. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 165. orr.
Gero eta gizon-emakume akritiko eta neutralagoak nahi gaituzte, eta horrekin lotuta dago hori. Berria - Kultura 2004-11-24
Merkatuak, berdin da jogurtak ala liburuak saltzerakoan, erosle asko behar ditu eta badaki bizimodu gero eta akritikoago batek erosle gehiago ekarriko dizkiola. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.
Gure herriaren aurpegitzat dauzkagu; horregatik, irribarre akritiko asko egiten dute euren agerraldietan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 71. orr.
Ariketa osasungarria da ikustea zein diren auzo herrietan eta norberaren etxean kontzientzia akritikoa sendotzeko erabili izan diren zoncerak, klixe kultural eta politiko bihurtuta askotan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 48. orr.
Mugimendu hauek, ez gutxitan, nahiagotasun akritikoaren edo arbuio pertsonalen araberako bihurtzen dute arrazoiaren datuen araberakoa izan beharko lukeena, gure kasuan, historiaren araberakoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 226. orr.
Ez naute ez batak ez besteak ikusi, eta, euria goi eta behe ari bazuen ere, Adierazpen Deskribatzaile Akritikoa (ADA) beste abagune egokiago baterako patrikan gorderik, parkera irten naiz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.