Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akriliko 1 izond azido akrilikoaren polimerizaziotik sortua.

Ikuslea nire lanaren parte izan dadin nahi dut, nire lanen bidez harengana hurbildu, horregatik erabiltzen dut olioa eta ez pintura akrilikoa, lehen egiten nuen bezala.  Berria - Kultura   2004-05-16

2 izond/iz azido akrilikotik sortua; azido akrilikotik sorturiko gauza.

Eskala-problema hutsa azken batean, alegia, Jackson Pollocki, bere garai oparoenean, miniatura akriliko bat egitea enkargatu baliote bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 170. orr.

Hala zituen estudioan, akrilikoak lurrean eta irudiak gainean.  Berria - Kultura   2004-04-29

Metala, zura edo oihala ditu bere ekaiak; pigmento naturalekin, akrilikoekin edo oliodunekin du margotzen.  Herria   2004-05-06

XIX. Mendean kolorezko pintura-hodiak azaldu zirenean bezala, edo, geroago, XX. mendearen berrogeita hamarreko hamarraldian margo akrilikoak azaldu zirenean, eta abar).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 169. orr.

Pintorea zen, izerdi keruaren azpian sumatzen zituen disolbatzaile eta akriliko zantzuek argiro adierazten zuten bezala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 29. orr.

3 azido akriliko (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Azido akrilikoa: Isurkari koloregabea, usain sakorrekoa, uretan aise urtzen dena. Akroleina oxidatuz lortzen da. Bai azido akrilikoa eta bai haren eratorriak oso erraz polimerizatzen dira, eta horregatik erabiltzen dira pintura eta plastikoa egiteko. ETC-entziklopedia   Azido, Wikipedia

Hortik abiatuta, gastrorresistentzia-propietateak dituzten zelulosa-deribatuak (zelulosa-azetoftalatoa) eta kopolimero akrilikoak (metakrilatoa / azido akrilikoa) garatu izan dira; gelatinarekin nahasita estaldura enterikoa eratzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

4 pintura akriliko

"Ikuslea nire lanaren parte izan dadin nahi dut, nire lanen bidez harengana hurbildu, horregatik erabiltzen dut olioa eta ez pintura akrilikoa, lehen egiten nuen bezala.  Berria - Kultura   2004-05-16

Helburu militar eta zibilei ateratako argazkiekin pintura akrilikoz eta olioz oihal gainean eginiko koadroak egin ditu, aireportu eta antzeko tokien irudi abstraktuak.  Berria - Kultura   2004-12-31

5 zuntz akriliko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Urtero, 200.000 tona zuntz akriliko baino gehiago ekoizten da Estatu Batuetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Ehun zatia nylon-zuntzarekin edo zuntz akrilikoekin, propilenoarekin edo poliesterrekin egin daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Zuntz akriliko: Zuntz artifizial edo sintetikoa. ETC-entziklopedia   Zuntz, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

margo akrilikoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus