Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akrezio 1 iz masa baten hazkundea, masa txikiagoen gehiketaren bidezkoa.

Gaur egungo kalkuluen arabera, akrezioz sortua da, duela lau mila milioi urte, gure Lur hau: hauts kosmikoa ale xehetan bilduko zen, aleak legarretan, eta aurki harritxo bilakatu, gero harri gero eta koxkorrago, planeta txiki, eta, azkenean, horra hautsak Ilargiaren tamaina hartu eta gero Lurrarena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

2 akrezio prisma (corpusean ez dago; ETCn 81 agerraldi)

Geologian, akrezio-prisma plaka tektoniko batek beste baten azpitik subdukzioa jasaten duenean, plaka zamalkatzailearen gainean pilatzen den sedimentu-falka da. ETC-entziklopedia   Akrezio-prisma, Wikipedia

Akrezio-prisma edo akrezio tektonikoaren prisma. ETC-zientzia, zuzenbidea   Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005

Jurasikoaz geroztik ez du lurralde exotikoen akrezio-prismarik edo akreziorik pairatu. ETC-entziklopedia   Andeak, Wikipedia

Fosa ozeanikora iristen diren sedimentuak asko badira, akrezio-prisma sortzen da eta fosaren kokalekua urrundu egiten da arku bolkanikotik. ETC-entziklopedia   Itsas hobi, Wikipedia

Hor sedimentua pilatzen doa eta akrezio prismak sortzen dira. ETC-entziklopedia   Plaken tektonika, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus