Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gilen eta biok noizbait gertatuak ginen ariketa azkar horien lekuko, baina, akort etorri behar izan gabe, inoiz ez genuen Estefania horren jakitun egin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 92. orr.
Alabaina, lehen aldian bi jujeak ez ziren akort eman, bata enpresa buruen sailekoa eta bestea langileen aldekoa izanki. Herria 2004-04-15
Alabaina, akort emanak dira BAM hiri elkargoa eta abere hildegia baliatzen zuten sozietate pribatuak, hauen esku izanen den erakunde pribatuak kudeatuko duela abere hildegi hori. Herria 2004-10-14
Jar gaitezen akort. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 132. orr.
Gisa oroz ez naiz beldur: aski azkar gira oraino, gure botereak defendatuko ditugu ikusiz zein gauzetan jarriko garen elgarrekin akort. Herria 2001-11-15
Harekin lagun bakarra joaten ahal zen, eta hura Edurne izanen zela erabakitzeko ez genuen akort jartzeko premiarik izan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.
Irlandarrek egin dute Berlusconi-k egin ez zuena sei hilabete lehenago, denekin harremanetan sartu, luzaz mintzatu eta, azkenan, denak akort ezarri. Herria 2004-06-24
Euskaraz mintzo ginen akort elgarrekin. Herria 2003-11-13
Beharrik ez beti akort, hatik algar lagüntzale. Herria 2001-09-06
Ez dira bizkitartean denak akort Estatu Batuetan Bush presidentak deraman politikarekin. Herria 2003-01-09
Txoko akort zen eta Aratxe izenekoa gurutzatzearekin, Patxi non zegoen eskatu zion. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 59. orr.
Erran gabe doa Amerikanoak akort zirela bilkura horrekin eta behar ziren kontseiluak emanak zituztela. Herria 2001-09-20
Nolanahi ere, baldin uste baduzu ez dela zilegi, hitz ematen dizut hari izkiriatzetik begiratuko naizela; uste dut ordea akort izanen zarela nirekin, ezen ez dagoela horretan kalterik. Nolanahi ere, baldin uste baduzu ez dela zilegi, hitz ematen dizut hari izkiriatzetik begiratuko naizela; uste dut ordea akort izanen zarela nirekin, ezen ez dagoela horretan kalterik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 101. orr.
Haatik Jesükristoren nortarzünaz ez gira harekin akort, bestelan müsülman ginateke. Herria 2005-01-06
Deyheralde hil zelarik bere lagunek nahi izan zutela Arbelbide zuzendaritzat, bainan gehienak ez akort izanez, Hiriart zela izendatua izan eta honek bere kargua uzterakoan, 80 urtetan, Arbelbide zela kargu horretara izendatua izan. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 87. orr.
Hain segur ere horrengatik dira horko kargudunak ez akort izanen. Herria 2001-09-13
Orain maite du batak bertzea eta orain gorrotatzen du, orain akort eta alegera daude eta orain muturjoka eta haserre. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 304. orr.
-Ongi, Joanikot, oso ongi, akort nagok hirekin, guztiz akort, zeren eta, hautuen egiteko orduan, etxekoak eta auzokoak dituk lehenbizi. Eta orain ere katolikoa nauk, baina ez nagok akort Eliza Katolikoak egiten duen guztiarekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 232. orr.
Usmetuko zuen ordea handik botatu zuen gose berdinera bidaliko dutela bihar edo etzi, horretan akort egon behar luke Eustakiorekin. munduaren ezagutzea gauza ona zela eta hartan aitona Nikolasen ustekoa eta aburukoa zela, negozioen aitzinatzeko moduaz eta maneraz harekin deusetan akort egon ez bazen ere. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.
Irlandarrek egin dute Berlusconi-k egin ez zuena sei hilabete lehenago, denekin harremanetan sartu, luzaz mintzatu eta, azkenan, denak akort ezarri. Herria 2004-06-24
Harekin lagun bakarra joaten ahal zen, eta hura Edurne izanen zela erabakitzeko ez genuen akort jartzeko premiarik izan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.
akort eta (4); akort izanen (3); denak akort (5)