Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akordu 1 iz oroitzapena.

Harrezkero berton bizi da, akorduez inguraturik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 31. orr.

Badira burutik kendu ezin ditudan akordu batzuk.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 203. orr.

-Unzain! -haren akordua ez zaio bat ere ezabatu-.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 31. orr.

Kapilauaren akorduak bihurritu egin zizkion hesteak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Horrek, berriz, Zubiaur jakintsuaren akordua eragin zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.

Ezerk ez zeukan Ritaren akorduak bezainbesteko indarrik nigan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.

Auto errea berritu zuen nire akorduak, baina oroitzapenak ez zeukan zuhaitzetako gorri udazkentsuaren garrik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

Badaezpada ere, berriro irakurri dut, akorduek bai-baitakite urteen poderioz guztiz aldatzen ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.

Momentu arraroak izan ziren, denboraren kontrakzio bat bezala, akorduan dut enarak zebiltzala uda hasierako aire gardenean gezien moduan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 12. orr.

Akorduan dut bat, orain urte pare bat edo, nola Euskadi Irratiko Susana Mujikak, goizeko seiak eta laurdenean, berarekin eguraldiari buruzko solasa egitean, bezperako eguraldi arraro bereziaz galdetu zidan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 370. orr.

Akorduan daukat Rodriguez Arias kalekoa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 72. orr.

Neure akorduan ez dago ez halako ez antzeko ezertxo ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 37. orr.

Uholde handi horietakoak gelditzen dira akorduan: 6 orduko erauntsia Bartzelonan, adibidez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.

Egunotan, prentsak dakartzan albisteen harira, akordura etorri zait plagioari buruzko Atxagaren ipuin hura.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.

Apiril onik ez dagoeneko kontu hori ere egoki dator beste behin akordura ekartzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.

Ikusia nintzen filme bat -ezin izena akordura ekarri-, gizonezko protagonistak larrua jotzen bukatzen baitzuen oneratu nahiz ari zitzaion erizainarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

Nik, beste esaldi honengatik ekarri dizuet San Pantaleon akordura: San Pantaleon, uria ezti ta on!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

Ez nezala hori akordutik galdu sekulan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 268. orr.

Orduan ohartu zen ez zuela aurreko asteetan ikusiaren akordurik ere.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

Ez daukat akordu lasai gozorik hartan egindako lanarekin.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 117. orr.

2 akordua eduki (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Gure aitak ere bazuen Etxanoko mendi punta batean bizi zen izeba bat, bakarrik bizi izan zena, eta akordua daukat hara joan, eta eskailera buruan akerra ikusi izana: edo gure amama txakurrekin borrokan, zauriak egin eta katuari ematen miazkatzeko... ETC-prentsa   Berria, 2019-05-19

Akordua beti etortzen zait Azoka zegoenean han beste aldean, Merkatu Plaza ondoan, eta haren akordua daukat gurasoekin etortzen nintzenean. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 213 zbk., 2016 - martxoa_ apirila

3 akorduan eduki

Ez zidan bertatik bertara entzun nuen lehen idazlearen jardunak hitz gogoangarririk txertatu, baina akorduan daukat mintzaldiaren amaieran arrebaren lagun batek iritzia eskatu ziola, ez dakit zertaz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 19. orr.

Nire zazpi urteak aspaldi joan ziren, akorduan baitaukat nola adin horrekin aitak azken aldiz esan zidan Errege Magoak Ekialdetik jostailuz gainezka etortzen zirela, eta nola nik sinetsi egin nion.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 33. orr.

Bai Australian eta baita jaioterrian ere: akorduan zeuzkaten harako zelai, soro, etxe eta errekak ezin utzitako moduan egon.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 197. orr.

Akorduan daukat Rodriguez Arias kalekoa.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 72. orr.

4 akorduan izan

Ez dator gaizki, ez, honelakoak noizbehinka gogora ekartzea, eguraldiak betiko lepotik dituela bere baldintza eta proportzioak akorduan izan dezagun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.

5 akordura ekarri

Baina, apiril onik ez dagoeneko kontu hori ere egoki dator beste behin akordura ekartzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.

Zigarro bat pizteak eta garagardo hurrupada batek lagundu ninduten toki horretan azkena izan gineneko liburuak akordura ekartzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 306. orr.

Kemena berreskuratzeko, urteetako gorrotoa akordura ekartzen saiatu zen.  Berria - Kultura   2004-08-17

Oso gustura, estimazio biziz akordura ekarri dudan kontua da hauxe.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 135. orr.

Honela mintzo da garai haiek akordura ekartzean Tomasi Redondo ordiziarra: "Gu ezer gabe geratu ginenez, inongo ondasunik gabe, doaneko eskolara joaten ginen, nazionaletara".  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Maisuak eroan ginduzan; mainguak -dio, maisuagatik, haren irudi zehatza beste lagun bien akordura ekarri guran, edo haren maisu eta maingu aldi berean izatea oraindino ondo mamitu barik bailuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 21. orr.

Eta isildu egin zait kopeta zimurtuz, Anton Patiño akordura ekarri nahirik, menturaz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.

Behin Bonapartius, Errusiako kanpaina baino lehen, berarengana etorri zen etorkizunerako iragarpen eske, eta Zilarbizik, tabernazuloko mihi-gaiztoek akordura ekartzen zutenez, hitz hauexekin erantzun omen zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.

6 akordura etorri

Egunotan, prentsak dakartzan albisteen harira, akordura etorri zait plagioari buruzko Atxagaren ipuin hura.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 55. orr.

Mutil gazteak ez zuen etsi nahi; ez zuen sinetsi nahi Justina don Leonardorekin ezkontzera zihoanik; are sinesgaitzago egiten zitzaion bezperan elkarrekin bizi izandakoa akordura zetorkionean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 187. orr.

Horrelako jolasak ohikoak dira erdarazko literaturetan, ez hainbeste gurean; akordura datozkit Txalapartak argitaratutako Marihuanazko bufandak, Eguzkik plazaratu zituen Ipuin berdeak (ez, ez ziren ipuin erotikoak, ekologiaren ingurukoak baizik) eta besteren bat.  Berria - Kultura   2004-03-20

7 akordutik joan

Besteak bezain alai azaldu behar duzu, adinak halakoak dituela adierazi behar diezu ezagunen baten izena akordutik joaten nahitarat utzita, ez daukazu eskubiderik hurkoa baino tristeago egoteko, betiko ergelkerien motela txalotu behar duzu, algara-merke ikusi behar zaituzte.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus