Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aberkoi izond/iz abestiez, olerkiez eta kidekoez mintzatuz, aberria goratzen duena, aberriaren aldeko agertzen dena.

Noizik behin, soldadu izan nahi zuen nerabeak botatako esaldi aberkoiren baten ostean, norbaitek txalo doia jotzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Kazetaritza aberkoiaren urrezko garaia ezagutzea tokatu zaigu zinez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 74. orr.

Iskanbilak, manifestaldiak zeuden kaleetan, musika aberkoia gogotik alde guztietan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 247. orr.

Halako batean, plazan bildutako gazteak, eta ez hain gazteak, hiriko kaleetan barreiatzen hasi ginen, zozabarrak zeruan bezala, orain kantuan, orain kontsigna aberkoiak oihukatuz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

Haren esanetan, bere "eginbehar aberkoia" betetzen baino ez zuan ari.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 100. orr.

Kixotea -esan zidan Menard-ek- oroz gain liburu atsegin bat izan zen; orain, berriz, topa-egite aberkoietarako egokiera da, harrokeria gramatikalerako, luxuzko argitalpen lizunetarako parada.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 43. orr.

Euskaltasun aberkoi hori ezin da ulertu ez Europako mugimendu nazionalista garaikideak aintzat hartu gabe ez aurreko mendeetan izan ziren jarrera eta liburu euskaltzaleak kontuan hartu gabe.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 25. orr.

Koma bakar batek esaldi akrata bihurtzen du munduan den esaldirik aberkoiena (allons, enfants de la Patrie versus allons, enfants, de la Patrie).  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 74. orr.

Nor munduan zuek baino aberkoiago, autozentratuago, xuxenago eta xantuago?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

Uste zuen espainiarra, zientziarako nahiz zibilizaziorako ezgauza izanagatik, aberkoi sutsua izango zela behintzat, eta ez zen halakorik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 249. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus