Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
akordeonistiko izond akordeoiarena, akordeoiari dagokiona.
Gertakaria, bada, hoztasun gehiagoz gogoratzea erabaki nuen, distantziaren zuhurtasunarekin, eta jarduera haren ondorioz ohartu nintzen urrunegi joan nintzela nire epaietan, ez zela izan halako burrunbarik ez lizunkeriarik, bai noski zimurdura akordeonistiko hura, baina akordeonistikoa hain prezeski, ezen istantean bagoia bere onera etorri baitzen hauspo erraldoi ikusezin batek bultzatuta bezala, eta, beraz, kaskateko edo zauri arinen bat izan ezik, denak bere hartan jarraitu zuen, ezer gertatu izan ez balitz bezala. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 27. orr.