Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akordeoilari (orobat akordeonalari) iz /izond akordeoi jotzailea.

Hiri nagusietako komandanturreko ordezkariak hor zeuden, besta-garaietan Kanttu akordeoilari eta Pitxi txistulariek hornitzen zuten tauladaren gainean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Enrike Zelaia akordeoilariak kontzertua emango du gaur 21: 00etan Zarauzko Zinema frontoian, Akordeoiaren Nazioarteko Kongresuaren barruan.  Berria - Kultura   2004-07-01

Gaur 48 kide dauzka koroak, denak gizonak, salbu emazte akordeoilari bat.  Herria   2003-08-07

Lau neskato akordeoilarik egin digute ongi-etorria herri hortako arrabot estalian gure herriko doiñu eta aireekin.  Herria   2003-03-17

Akordeoilari bat epaitzeko zer zen nahikoa eta zer ez ongi zekiela juradoak, erantzun zioten Bergaratik.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 36. orr.

Izan ere, "arlo guztietan aitzindari izan den euskal akordeoilarien belaunaldiari omenaldia" egingo diote.  Berria - Kultura   2004-06-25

Une hunkigarriak oraino, Beñat Urdangarinentzat, Itsasu Esteben Bordako gure akordeoilari aitzindariarentzat, bere lehengusuak eta izeba bat aurkitu baititu.  Herria   2005-06-30

Karia hortarat, ortzirale aratseko 8ak eterditan, izanen da Luhusoko salan kontzertu handi bat: Ezpela taldea, Magali Zubillaga, Kattalin Indaburu, Perruketak, Argitxu Garat, Evelyne Massonde eta Akordeoilari multxo bat.  Herria   2004-12-02

Ortzirale aratsaldetik hasia baitzen besta ortzirale aratsean akordeonalarien besta berezia zen, euskaldun akordeonalari andana bat alderdi askotarik bildurik arizan dira gaitzeko trenpuan, jendea arras gustarazten zutela.  Herria   2004-06-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus