Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Akustikoa hartu zuen (elektrifikatua zegoen) eta horrela hasi zen akorde eta soloen dantza. Berria - Kultura 2004-02-13
Gitarrajolea, atzealdeko itzaletan ia desagertuta, akorde eta arpegio batzuk tartekatzen hasi da leunki, bestearen jarduna nondik joan daitekeen igarriz agian, saioa girotzeko borondatez. «Kuskue tanden», 2004 - 45. orr.
Piezaren erdi aldera, piano-joleak huts txiki bat egin zuen akorde batean eta gelditu egin zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 42. orr.
Akorde horiek grekoek phthongi deitzen dituzten soinuen konjuntzioz sortzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.
Beethoven handiaren hileta-martxaren akorde irmo eta hunkigarriek lagunduta eraman behar zutela azken egoitzara. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 14. orr.
Edek atzamarrak pausatu zituen akorde luze batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 39. orr.
Da Ruak akorde triste horiek entzunez, itsua joka ari zena Dowlanden Pavan Lachrimae zela ezagutu eta gogora ekarri zuen Dowland irlandarra katolikoa zela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.
Abiadura ezinezkoa, akorde zailak, ustekabeko aldaketak, egitura konplexuak. Berria - Kultura 2004-02-13
Eskarmentu handiko Emma Schmidt piano jotzaileak, partiturarik gabe, ziurtasuna adierazi zuen arpegio eta akorde konplexuz beterik dagoen horretan. Berria - Kultura 2004-03-09
Halatsuko zerbait izandu da neretzako toponimia, eta esan dezaket, ume-umetatik mila akorde sekretuz osaturiko sinfonia lurrezko hori adituz hazia dela nere bihotz koxkorra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.
Pentsamendu hura sortu bezain laster suntsitu zen, Wagnerren akorde indartsuetan murgilduta, itota. denbora guztian akorde berdintsuak jotzen zituen gitarra-jole erdi lokartu zozo bat. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.
Hala ere, ideia batek bide egin zuen nota eta akorde trinko haien artetik; ekaitz urrunak edo, auskalo, musika sorginduak ekarritako ideia izugarri batek. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.
Dagoeneko isildu da gitarrajolea, bere akorde-arpegioak lekuz kanpo zeudela oharturik. «Kuskue tanden», 2004 - 46. orr.
Akorde minorretatik akorde maiorretara pasatu ginen, eta horrek beste eremu batera eraman gintuen. ETC-prentsa Berria, 2009-10-30
Erabat! Pentsa, Cohenek gaitasuna dauka akorde maiorrekin kantu tristeak egiteko. ETC-prentsa Berria, 2015-01-22
Jatorrizko malenkoniaren hondarrak melodi tristeak osatzen bazituen, oraingo disko honetan, leloetan akorde maiorrak sartuz adibidez, doinu baikorragoak heltzen zaizkigu. ETC-prentsa Argia, 2013-10-27
Tonikak, hirudunak eta bostunak triada edo akorde maiorra osatzen dute elkarrekin, eta hari esker dakigu batik bat zein den klabea. ETC-literatura, saiakera Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Bere musika noten ondorioz, bere tonalitateko akorde maiorrak do maior, fa maior eta sol maior dira, minorrak la minor, re minor eta mi minor dira eta si bere akorde txikitua da. ETC-entziklopedia Do maior, Wikipedia
(teklak ukitzen ditu berriro) Akorde minorrekoa zatorrek orain. ETC-literatura, saiakera Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015
Akorde minorretatik akorde maiorretara pasatu ginen, eta horrek beste eremu batera eraman gintuen. ETC-prentsa Berria, 2009-10-30
Grabatutako musikan adibidez, akorde minor batetik maiorrera pasatzen den pasarte batean, hitzetan ere salto positibo bat ematen dut. ETC-prentsa Argia, 2007-07-08
Ironia asko dago diskoan, baina malenkonia ere nabari da, akorde minorrak... ETC-prentsa Argia, 2008-05-18
Esan izan duzu akorde minorren klubekoa zarela. ETC-prentsa Berria, 2015-01-22
Olivier Messianen Igokundea-n orkestra bitan&haize metalen kantu hotsa emankor lehen&hariaren erantzuna ondorengo&jarraian akorde perfektuen barne loturak giltzapean, bertikalki ausart. ETC-prentsa Berria, 2013-10-19
Ezer ez dago aspergarriagorik akorde perfektuen segida bat baino. ETC-literatura, saiakera Rameauren iloba, Denis Diderot (Joxan Elosegi), EHU - Limes bilduma, 2005
Tristanen akordea Fa, Si, RE# eta Sol# notek osatzen duten akorde bat da. ETC-entziklopedia Tristanen akordea, Wikipedia
akorde eta (4); akordeak eta (3); eta akorde (3)