Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kartzelan hainbeste denbora eman duen aberkide bati eskua luzatu behar zaio. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 58. orr.
Jatorriz ezin euskaldunagoa zen aberkide batek prestatu zuen Puiko eta Bergarako likidazioa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 198. orr.
Armadak aginte demokratikoari erantzuten dio, eta ez ditu zanpatzen bere aberkideak. Berria - Mundua 2004-07-18
Euskaldunak ere ezagutu zituen eta ahal zuen denbora guzia aberkideekin iragaiten zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 139. orr.
Saseta batailoiko aberkideek jakinarazi zioten bizkaitarrari Gernika suak harturik zegoela. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 50. orr.
Erregeak zerbitzatzeko gai denak jainkoak adoratu behar ditu! Baina guk, frantsesok, baina guk, nire aberkideok, arrastaka jarraitu behar al dugu, otzan-otzan, hede amorragarri horiekin lotuta? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 215. orr.
Ez ditugu aberkideak barbaro odolzale batzuen eskuetan uzten ahal, hiltzeko lanjerrean, etxetik irteteko lotsaz. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 71. orr.
Egoera larrian dira Ernest Hemingwayren aberkideak 1942ko honetan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 156. orr.
Vladislav aberkideak beso batez lepoa inguratzen dio, kontsolamenduzko hitzak esaten dizkio, nik uste, eta beste serbiar biak ere negar mutu malko gabeko batean direla dirudi. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 171. orr.
Espetxeetako aberkideok, zuen esklabotza distiratsuaren egun bakoitza, Aberri Egun garbi, ernalkor eta etorkizun handiko egun bat da. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 94. orr.
Kafkaren obran daude haren koherentzia, egia eta ordenamendu soziala, eta ez idazle batek irakurle-mota jakin batentzat idatzi behar duela dioen uste baldar horretan, idazleak bere irakurle multzoaren aberkide, ideiakide eta talde bereko izan behar duela aldarri duen ergelkerian. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 56. orr.
Konturatua nintzen, askotan ikusita, taxista errusoei ere -eta horiek, haatik, kunplitu beharko zituzten lan-ordu batzuk!- denboraren pasaerak halain gutxi inporta ziela nola beste etorkin inolako lanik ez zutenei eta aberkide dirudunen limosnatik bizi zirenei. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 8. orr.
Martha Gellhornek horren berri zehatza izango du, eta are zehatzago jakingo du bere aberkide militarren ahaleginaren berri. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.
Jose Maria Arguedas ez zen ketxuatar aberkideez batere lotsatu. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 89. orr.