Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akordatu2, akorda(tu), akordatzen du ad hitzartu, adostu.

Georgiak eta Hego Osetiak bake ituna sinatu zuten, elkarren aurka indarra ez erabiltzea zin eginez, eta Hego Osetian bake indarrak ezartzea akordatu zuten, Errusiako, Georgiako eta Hego Osetiako armadek.  Berria - Mundua   2004-08-18

1992an Errusiak eta Georgiak su-etena akordatu zuten, bake indar mistoak ezarriz, baina orain Georgiak indar errusiarrak nazioarteko indarrez ordezkatu nahi ditu, "gatazkaren parte" direlako.  Berria - Mundua   2004-08-17

Georgiako indarrek Hego Osetiako hiriburuan hartutako postuak utzi dituzte, eta akordatu bezala, 500 soldadu utziko dituzte zonaldean.  Berria - Mundua   2004-08-20

Iragan asteartean Hego Osetia eta Georgiako agintariek osatzen duten Kontrolerako Komisio Mistoak akordatutakoa betez, Tbilisiko soldaduak ez dira 500 baino gehiago izango.  Berria - Mundua   2004-08-20

Utrechteko Tratatuaren ondorioz, Espainiak Menorka eta Gibraltar utzi zituen Erresuma Batuaren esku, Gibraltarko subiranotasuna aldatzeko modu bakarra Espainiari itzultzea dela akordatuz.  Berria - Mundua   2004-08-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus