Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina zer uste duk akordatu zaidala bizitza guztian belauneko mina sentitzen nuen bakoitzean, gerraren garratza ala amodioaren gozoa? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.
Akordatu zen, gogoeta luzea egin ondoren, bezperan mirari bat bizi izan zuela, miraria. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 14. orr.
Gora-behera zoro horietan nenbilen, Jannis Kounellis artista greziar maiteak, Erromako arte galeria bat, 1969an, zaldi ukuilu nola bihurtu zuen akordatu nintzenean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 65. orr.
Orduan akordatu zen nola beti esaten zion neskari egunen batean ilea moztu behar zuela, Ferminen atzamarrentzako lurreratze-pista sortu, bere mingain hezearentzako izotz-palazioa. gaur goizean akordatu nauk jatetxe dotore bat jarri zuela hor San Frantziskotik gertu, zubiaren bestaldean, Sausaliton. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 10. orr.
Ondoren, Izarori deitzea pentsatu nuen Oskar utzi nuela esateko, baina eskolan zegoela akordatu nintzen eta ideia bertan behera utzi nuen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 100. orr.
Egin ditu egin beharreko tratuak, eta etxerakoan, akordatu da umeari opari bat eraman behar diola. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 48. orr.
Orduantxe akordatu aharia Nemesiori ere. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 221. orr.
Hori utzi, ahaztu, oso ongi jakinda mundua zer den gaur eta munduan non zauden zu -akordatua baitzaude zenbat kilometrora dagoen Madril eta zenbatera Paris. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.
Akordatu zitzaion, usain heze hura, aitaren usain heze hura, basoarena izan zitekeela. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 44. orr.
Akordatuko zaio, morroi barik etorria bada menditarte honetara. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 121. orr.
Gerardoz akordatu zen orduan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 118. orr.
Dendariaz akordatu zen gero eta bere Pietateaz geroago. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 110. orr.
Zalantzan izan zen, ireki edo ez, baina amaz akordatu zen eta amari ez zizkion sekula etxeko ateak itxiko. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 53. orr.
Segur aski ez zara akordatu ere egingo senarra itsasoak irentsi zion emakume gazte hartaz. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 164. orr.
Istriborko haize ederra genuela itsasoratu ginen, eta puska batean bizi-bizi joan ginen, arriskuaz akordatu ere gabe, ez baikenuen sumatzen arriskuaren arrastorik batere. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.
Zelan ez nintzen akordatuko Alipasoloko kanpaina-mezan ezagutu nuen David haren izenaz? Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 155. orr.
Harrezkero, ordea, ez ginen batere akordatu izango liburuaz, zeren oroipenaren estreinako momentuan arrotz egingo baitzitzaigun haren agerpena. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 70. orr.
Osaba Gilitoren esaldiaren estrapolazioaz akordatu zen berehala, eskuak burura eramanez: [...]. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 56. orr.
Akaso ez duk pasatakoaz akordatuko eta ez zioat ezer esan beharrik izango, esaten nioan neure buruari. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 155. orr.
Lehenago esan dudan eran, sarritan akordatu nintzen ondoko urteetan Doualako gau sargori hartan entzundakoaz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 285. orr.
Nolanahi ere, horrela, puntuan akordatutakoak dira horiek... izango da, noski, besterik ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 479. orr.
Bere kontraesanaz akordaturik bezala idazten du berak behin, Cejador-ekin polemikan: [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 158. orr.
Begiak berriro itxi eta, une batez, Leitzaran aldera kanpatzera joan ginenekoaz akordatu naiz. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 84. orr.
-Hara, gutaz akordatu dela alkatea -esan zuen sarjentuak pozaren pozez, botilak ikusi eta begiak izartuta. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.
Gogoratu nahian nabil, baina ezin akordatu, nor mintzatu zen lehengoan elipsiak literaturan duen edertasunaz. Berria - Kultura 2004-02-07
Zurekin akordatu nintzen. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 186. orr.
Ez zela gauean bere maitearekin akordatu, eta begiak zabaldu eta ingurura begiratu zuenean munduak jiraka jarraitzen zuela beti bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 13. orr.
Aupa baserritar eta ortuzaleok, akordatu Medinekin babak loretan ikusi nahi badituzue. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.
Goya pintorearekin akordatu nintzen, eta, batik bat, James Ensor-ekin. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 26. orr.
Egun hauetan Cannes aldetik film eta sari usainetan dabiltzan hainbatekin, akordatu naiz ba, nire lagunaren esanarekin, horma zahar guztiz apain bati begira eta begira, xokorik politenak eta bariatuenak erreparatu eta erreparatu, egundoko gozatua hartu dudanean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 205. orr.
San Ferminetan dabiltzanak ez dira asko akordatuko eguraldiarekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 271. orr.
Beste poema gogoangarri harekin akordatu naiz hilartitzeko elurraren aipua irakurtzean: "amak berokiaren lepoa lotzen dit, ez elurra ari duelako, elurra egin dezan baizik". Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 57. orr.
Eta biak akordatu ziren, norbere hitzaldiaren hasieran, Xabier Arzalluz EBBko lehendakari ohiarekin. Berria - Euskal Herria 2004-08-28
Gehienbat gatazka honekin gehien sufritu duten alde guztiekin akordatu nintzen. Berria - Harian 2006-03-25
-Berriro diot, zure emazte ohia behin baino gehiagotan akordatuko da zurekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 74. orr.
akordatu da (9); akordatu ere (9); akordatu ginen (4); akordatu naiz (16); akordatu nintzen (20); akordatu zara (3); akordatu zen (20); batekin akordatu (3); dela akordatu (3); ere akordatu (4); harekin akordatu (3)
akordatuko da (3); akordatuko zen (4)
akordatzen da (8); akordatzen dira (5); akordatzen ez (10); akordatzen gara (3); akordatzen haiz (4); akordatzen nauk (9); akordatzen nintzen (3); akordatzen zara (6); akordatzen zen (3); al haiz akordatzen (3); asko akordatzen naiz (5); ez da akordatzen (4); ez naiz akordatzen (7); ez nauk akordatzen (4); ez zen akordatzen (3); ezertaz akordatzen (4); ondo akordatzen (5); ongi akordatzen (3)