Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ostegun gauean, ate joka leun batek akordarazi zuen; badaezpada ere, giltzaz ixten baitzuen beti atea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 196. orr.
Lazaro deitu Pasio-igande honek bazuen beste esaldi bat ere, orduko elizako irudiak estaltzeko ohiturarekin oso ongi akordarazten gaituena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.
Galderaz abiatu, aurrekoa bezala, eta hortxe-hortxe, hozten hasi eta negua zabaltzear denean, garientzat hotz dagoeneko, herenegungo San Klementerekin akordarazi zigutenez; eta bisigutarako goiz, hortxe-hortxe dabileneko mugarria, biharko santa honen eguna. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.
Negu bigunegiak, uda gogorregia apuntatu zuenak, hori akordarazi nahi zigun. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.
Egunsentia baino lehen akordarazteko enkargatu hidan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 72. orr.