Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akoplatu, akopla(tu), akoplatzen 1 du ad osagai bat beste batekin elkartu edo ahokatu.

Soyuz-TML 4 ontzia arazo barik akoplatu zen atzo Euskal Herriko 07:00etan ISS Nazioarteko Espazio Estaziora, TSOUP Errusiako Espazio Hegaldien Kontrolerako Zentroak jakinarazi zuenez.  Berria - Gaiak   2004-04-22

Automatikoki akoplatu zen.  Berria - Gaiak   2004-04-22

2 irud/hed

Jokalari berri asko daude eta pixkanaka ari dira akoplatzen, pixkanaka baina azkar ere bai.  Berria - Kirola   2004-09-24

Bikote beltz hura gogor ari baitzen orduantxe lanean: biak zeuden erabat biluzik, emakumezkoa ordura arte Rekexok ikusi ez zuen koltxoi moduko baten gainean luze etzanda, agertokiaren erdi-erdian, eta gizonezko beltza haren gainean ari zen perfektuki akoplatzen kontaktu bat lortzeko asmoz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus