Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskaren arnasaldi lasaiak bularraldeko argi-itzalak higitzen zituen, gora eta behera, modu akonpasatu batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.
Hala, soinu hark, areago zirudien olatuen etorrera monotonoa hondartzara, gehienetan bere pentsamenduei tarrapata akonpasatu eta lasaigarri bat txertatzen ziena. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.
Jauzi eta zaunka akonpasatu alaien bozkario hura. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.
Oso kolpe akonpasatuak ziren, eta batzuetan arinagoak eta beste batzuetan motelagoak, tak... tak... edo tak-tak-tak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 155. orr.
Begirada makiabelikoa, nire besoaren kontrako igurtzi axolagabea, mototsa askatzean eskainitako ilezko irribarrea eta, batez ere, hanken ixte-irekitze akonpasatuak jolas haren aurkezpena baino ez ziren izan.Autoen gurpilek, asfalto bustiaren gainean, egiten zuten zarata akonpasatuak soinu banda negargarria jartzen zion goiz zikin horri. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.
Planta itxuros oa zuen zientzialari edadetuak eta ezpainak oso modu akonpasatu eta birtuosoan mugitzen zituen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.