Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akonfesional 1 izond estatuez mintzatuz, erlijiorik onartzen ez duena ofizialtzat.

Nahiz eta bere burua akonfesionaltzat duen erakundetik etorri, San Ignazioren gogo jardunetako hizkuntza dirudi lehen paragrafotik bertatik: [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 29. orr.

"Irekia, laikoa, akonfesionala eta autonomoa" izango dela nabarmendu du, eta helburu nagusia "istiluak etikoki lantzen ikasteko bideak sustatzea" izango du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Nafarroako sozialisten ustez, UPN eta CDN alderdiek osatutako Gobernua herritarren kontzientzientzian "eragiten" saiatzen da, "muturreko jarrera erlijiosoak" sustatuz: "Exekutiboaren jarrera estatu laiko eta akonfesional batean tokirik ez duten sinesmenetan oinarritzen da".  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Lehengoa Jainkoan eta kristautasunean oinarritzen bazen, oraingoa akonfesionala aldarrikatzen da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 117. orr.

2 estatu akonfesional (corpusean ez dago; ETCn 30 agerraldi)

Estatu ez-konfesionala edo estatu akonfesionala erlijio jakin batekin bat egiten ez duena eta ofizial gisa onartzen ez duena, nahiz eta zenbait erlijio-erakunderekin akordioak izan ditzakeen (lankidetzakoak edo laguntza ekonomikokoak, nagusiki). Estatu akonfesionala ez da estatu laikoa. ETC-entziklopedia   Estatu ez-konfesional, Wikipedia

Arazo horiek guztiak lotuta daude eta estatu akonfesional faltsu honen ondorio dira; beraz, laikotasuna izan daiteke gizarte mugimenduen arteko elkarlana sustatzeko borroka bateratua. ETC-prentsa   Argia, 2014-02-02

Hori, baina, Zuzenbide Kanonikoaren xedea litzateke estatu akonfesional batena baino gehiago. ETC-prentsa   Berria, 2006-12-14

Estatu akonfesionala nahi dugu, estatua elizaren aurrean independentea dela bermatzen duena. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-27

Espainia estatu akonfesionala da, diru laguntzak ematen dizkie hainbat sinesteri, baina Eliza katolikoarekin bestelako hitzarmen bat dauka, estatuen arteko konkordatua alegia. ETC-prentsa   Berria, 2010-06-18

Estatu akonfesional bat aldarrikatzen zuten liberalen eta irakasleen kontra asmahalak eta bi idatzi zituen. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-23

Jainkoaren aginduz, Espainia bezalako estatu akonfesional baten erregea den Felipe VI.ak arrakasta dauka. ETC-prentsa   Berria, 2014-12-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus