Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akometatu, akome(ta), akometatzen 1 da/du ad eraso, oldartu.

-Tigreak akometatu nau eta atzaparkatu nau! -erran zuen Mattinek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.

Alessandroren gidariak aditzerat emaiten baitzigun ezen bazirudiela egun batzuk lehenago bidelapurrek noble batzuen kotxea akometatu zutela, eta noble haietarik bat hil zutela ez dakit non.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 240. orr.

Harresiak zuzen akometatzea bertze biderik ez zuten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 222. orr.

2 akomodatu, egokitu.

Hura aberats alaba zen eta ni, aldiz, emaginaren alaba soila, baina aski ongi akometatzen ginen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Sekulan, sekulan ez da gauzatuko Arbelbideren egitasmoa."Bainan gaua pasatu eta apezpikuaren hasarrea eztitu zen eta azkenean, denak akometatu ziren, apezpiku, fraile eta Hazparneko misionest".  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus