Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohiko bata akoltxatuaren ordez kimono mahuka-zabala zuen jantzita. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 134. orr.
Narru akoltxatuaren kontra zartakoek sortutako hotsa sikuegia zen gimnasioaren durunda algaratsuaren gainetik nabarmendu zedin. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 52. orr.
Burko akoltxatuaren zirrikituetatik ezpainak gailentzen zitzaizkion nabarmen, eta hortz-haginetako babesgailua zerabilen kanpora eta barrura. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 135. orr.
Bere burua imajinatzen zuen Matiasek hilobi barruan, hilkutxa akoltxatu batean, gustura, gominolak jaten. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 83. orr.
Zilar koloreko bata bigun, akoltxatu bat soinean zuela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 50. orr.
Londresko erdigunean, zaratarik ez ateratzeko tekla oihalez akoltxatuak zituzten idazmakina gogaikarri haietan lanean ari ziren Churchill eta bere idazkarien lurpeko gotorlekua txikitzea? Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.