Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aklaratu, aklara(tu), aklaratzen 1 du ad arropaz mintzatuz, uretan pasatu.

Urez betetzen zuen lehenengo, Lagarto ezkatak bota eta bueltaka-bueltaka ibiltzen zen gero, eta handik harrira ateratzen zuen arropa, azkenik, aklaratzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 388. orr.

2 da ad jabetu, gauzak argi ikusi.

Bertatik deitu zion aitari, baina ez dut uste hura asko aklaratu zenik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 229. orr.

Hizketan jardun zidaten, baina esna ez banintzen ezertaz aklaratzen, pentsa erdi lo.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 20. orr.

Ea aklaratzen zareten Euskal Herrian.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 51. orr.

Ea aklaratzen zareten, hermano.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 52. orr.

Hi, isilik atzealde horretan, bestela ez gaituk aklaratuko!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus