Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akitaniera iz akitaniarren hizkuntza.

Hizkuntzalari horien artean, adostasuna dago akitaniera eta euskara ahaideak zirela errateko, baita akitaniera euskara zaharra zela.  Herria   2001-11-01

Baditugu lau iturri akitaniera eta mintzo hori zuten akitaniarrak ikertzeko: leku izenak, idazle klasikoak (greko eta erromatarrak), harrizko estela idatziak, eta oraingo mintzaira bat: gaskoia, okzitaniar mintzairen taldean sartzen dutena.  Herria   2001-11-01

Akitanieraren adibideak argi uzten du, euskarak orain baino eremu zabalagoa zuela, eta euskararen etsai agertzen diren (edo ziren), baiones edo angeluar garaikide gaskoi batzuk, erromatartuak izan ziren Akitaniako euskaldunen ondokoak direla.  Herria   2001-11-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus