Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akitaniar 1 izond/izlag Akitaniakoa, Akitaniari dagokiona; Akitaniako biztanlea.

Hobbesen ondotik, bide berriak eta ez beti hain okerrak ireki bazituzten ere beste pentsalari heterodoxo batzuek, hala nola, John Locke ingeles protestanteak, Baruch Spinoza holandar juduak eta argien mendean Charles Montesquieu akitaniarrak edo Jean Jacques Rousseau suitzar protestanteak, aitor dezakegu, filosofia politiko modernoaren historian zehar, Leviathanen idazlea izan dela, gaurdaino, erreferentzia nagusia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 50. orr.

Gelditu ginen, prestuki, azken akitaniarrak oro bezala, Galiarrei loturik eta, geroztik, erlijioaren eta politikaren arteko zalantzek burtzoraturik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

Baina, halako aldi batez, Akitaniar idazle xorrotx batek idatzi zuen honela toutes les querelles sont grammairiennes, eta gainera, asko zekien politika gatazkez hitz horiek atera zituen Montaigneko jaunak. totelka mintzatzen ziren, ordea, halako moldez non ez zegoen antzematerik zer hizkuntzatan ari ziren, ingelesen hizkuntzan, akitaniarrienean, bretoienean, flandestarrenean edo koloniarrenean ari ote ziren, edo eta, batzuek, eta ez gutxik, esaten zutenaren arabera, portugaldarrenean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus