Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akinotar izond/izlag Akinokoa.

San Agustinen eta Tomas Akinotarrarengandik hasi eta Kant geroztik Erich Fromm bera arte, aldiz, gehienak gehienetan, nolabait, aburu batekoak aurkitzen ditut nik: gizakiaren instintu eta beharretatik sortzen direla ongiaren edo maitasunaren kontrako joerak: gura eta nahietatik.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 70. orr.

Eta diligo hitzak beragan duela bere etimologiaz 'aukeratzea', berariaz azpimarratzen du Tomas Akinotar Santuak: "'Dilectio'-ak 'amor'-en gainetik aurreaukeraketa suposatzen du, hitzak berak erakusten duenez.".  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 28. orr.

Horrela, bai Tomas Akinotar Santuaren eta baita ere Kanten iritzietan, gizakiaren eginbeharra legeren baten araberakoa da, ongiaren eta gaizkiaren bereiztailea legea izan ohi denez.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 84. orr.

Arau eta balioen ziurtasun, absolututasun galdapena signifika lezake hemen Akinotarrak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus