Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aberia ederra egin du motorrean. Berria - Kirola 2006-01-25
Basamortuko Ekaitzera igorri zuen itsasontzian eta aberia ederra egin zioten buruan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.
Aberia handia izan al da? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 18. orr.
Aberia dezentekoa zeukan, eta biharamunera arte ezin omen zuten konpondu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 170. orr.
-Berez ondo ateratzen zait -hasi zen Julen, supituki gorri-gorri eginda, aberia hura justifikatu nahian-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 119. orr.
Eduri buruan aberia eragiteko puntuan egon haiz oraintxe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.
Atzetik ama sartu zen, eta, nire aberia ikusi bezain laster, halaxe esan zidan, eskuak burura eramanik: [...]. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 28. orr.
-Aski mendean nago bai, berna hezurra hautsia eta ezin mugiturik; zaldun fededuna baldin bada berori, arren, ez biezat bizia kendu, aberia handia egingo du-eta, lizentziaduna bainaiz eta Elizaren lehen ordenak hartua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 61. orr.