Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akigarri (orobat akitgarri g.er.) izond nekagarria.

Basoko lan akigarria ihesbide izan nuen hasieran, baina azken garaietan nekeak ere ezin zituen nire buru barneko irudi beltzak uxatu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Eta egunak, asteak, hilabeteak, urteak, akigarri beren astuntasunean, bat-batean arindurik, 17 segundotan gertatutako lokamuts iheskor bihurtzen zirela.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 13. orr.

Gizakiek, ariman astuntasun akigarria sentitzen duten bezala, zertatik datorren eta paparra zanpatzen dien gaitz puska hain handia nondikoa den jakin ahal balute, ez lirateke horrela biziko, gehienean ikusten ditugun moduan, zer nahi duten ez dakitela eta beti lekuz aldatu guran, zama uztekoa bailitzan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 225. orr.

Gazi-gozo antzeko batekin esan zidan, egun haietako bere lan akigarri haren amaierak sentimendu kontrajarriak sortuko balizkio bezala: batetik lasaitu ederra, eta bestetik, akaso, nolabaiteko pena: ez dakit gauzak gehiegi behartzen ditudan baina irudipena dut esklabotza hartan gozamen moduko bat hartzen zuela, sakrifizioan gozatzen diren moja horiek bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 196. orr.

Bat-bateko belztasunak, kiratsak eta min akigarriak bereganatu zuen Pippin eta gogoa iluntasunean murgildu zitzaion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.

Sentipen bera nagusitu zait guztietan, gozotasun akigarri bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 58. orr.

Barbeitok irri erori bat ageri zuen zigarro itzalia kentzea ahantzita zeukan ezpainetan, Dopazo tristetasun akigarri batek zeukan mukertuta, "Vladimir Ilich" errepikatzen zuen ahapean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

Sosegurik gabeko amets horiek, amets azkengabe eta akigarri horiek.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 136. orr.

Edozein gisaz akigarri den lan bat gosturekin egiten baldin baduzu biziki ere hobekiago eginen duzu akigarri ez den lan bat gosturik gabe egiten duzun baino.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 52. orr.

Beharbada akigarri samarra zen ondoan edukitzeko, baina ez nuen desengainurik hartu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

Hala zelarik, denak lotzen ziren finean beren egitekoari baina lan hura, ala egunekoa ala gauekoa, ez zen akigarria.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 69. orr.

Lehen akigarria iruditzen nintzaion, eta bera ere bai niri; orain nik iritzia aldatu dut, baina aldatu ote du berak ere?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 226. orr.

Esan behar dut ez dagoela gauza gogaikarri eta akigarriagorik kontzentrazio-esparru berri batera heltzen zaren bakoitzean jasan beharreko buruhausteak baino.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 132. orr.

Harat-honat emaniko azken orduak benetan akigarriak izan ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 90. orr.

Beste batean, jolasa autoerreferentziaren eta literaturaren barruko baliabideen ingurukoa izango da, eta idazleak bere burua irudikatuko du idazkera zehatzaren bilaketa akigarrian.  Berria - Kultura   2006-04-04

Haatik, euren letaniatik hauteman nuen sarritan, ia era akigarrian, errepikatzen zen berba bat, gertaera, aldaketa, gorabehera guztiak adierazteko balio zien berba: hala juduen etxeetako izarrak "etorri" egin ziren, urriaren hamabosta "etorri" egin zen, Gezi-gurutzeak "etorri" egin ziren, ghettoa "etorri" egin zen, Danubio ertzekoa "etorri" egin zen, askapena "etorri" [...].  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 257. orr.

Gaur ere tea bakarrik, eta berriro miaketa-azterketa guztiak, ezin akigarriagoak, alajainaBerak ere ezagutzen ez zituen erreserbetatik aterako du, gau honetan ere, lan akigarriotarako behar duen kemena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 299. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akigarria da (4); akigarria zen (3); lan akigarria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus